Schola Ingeniosa ekimeneko ikasleek Orbea enpresa bisitatu dute

01.07.11
Ekonomi Sustapena

InnTegra proiektua lurralde ezberdinen artean berrikuntza alorreko ezagutza eta esperientzia elkartrukatu ahal izateko erraztasunak ematen saiatzen da, bere helburu ugarien artean. Horren barne Schola Ingeniosa duen ekimena gauzatu da eta mini enpresa berritzaileen proiektuan jardun duten ikasleek gure lurraldean dugun benetako enpresa baten esperientziaren berri zehatza izateko interesa izan dute. Hori horrela, Schola Ingeniosa programaren barne mini enpresaka bian jarri eta kudeatzen aritu diren 15 ikasle frantziarrak et ahoren 7 irakasleak Orbe enpresak Goitondo industrialdean dituen instalazioak ezagutzeko parada izan zuten atzo goizean.

Taldeari harrera egin zion enpresako ordezkariek eta jarraian bideo bat ikusi zuten enpresaren ikuspegi orokorra izateko. Ondoren, taldea fabrikaren instalazioak ikusi zituzten, muntaia lerroa barne izanik. Teknikari bik prozesu osoari buruzko guztiak azalpen eman zizkieten, ekaizpetik hasi eta produktua merkaturatzera artekoak. Orbea punta-puntako enpresa berritzailea da, etengabe eraldatzen ari dena bere irudia, merkatuan duen lekua, salmenta, zerbitzua eta produkzio prozesua hobetzeko xedez. Horretarako teknologia nahiz materialik berrienez baliatuz. Enpresan bertan haren berri zehatza izateko aukera aberasgarria izan zuten, esperientziak Schola Ingeniosa ekimenean izandako propioa abesten eta horri balio gehiago eransten lagunduko dielarik.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik