Udalbatza berriak bere lehen ezohiko bilkura egingo du

05.07.11
Erakundea

Udalbatzaren Osokoa ezohiko bilkurara bilduko da bihar goizean. Bilkura hori goizeko hamaiketan hasiko da, lehen bileran egiten badu edo ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Udalbatza berria eratu zenetik organo horren lehen bilera izango da. Eguneko gai-zerrendan hamar puntu daude eta gehienak barne erregimenekoak izango dira. Bilerari hasiera emango zaio 09-1 zenbakiko ‘Aldapa Iparraldea’ exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektuaren eta horren antolamendu xehatuaren barruko aldaketarako plan bereziak onartuz. Ekonomia alorrean, Udalaren 2010eko kontu orokorra onartuko da, jarraian. Eta aurtengo aurrekontu aldatzeari buruzko 1167/2011 alkate-dekretuaren berri emango da. Bosgarrenean, Bake epaile titular eta horren ordezkoaren izendapenak onartuko dira. Lan erdiak gainditu eta gero, terrorismoaren amaierari buruz PSE-PSOEk eta PP alderdiek batera aurkeztu duten mozioaren testua eztabaidatuko da.

Seigarrenetik azkenera barne erregimeneko gaiez hitz egin eta erabakiak hartuko dira: udal alderdi politikoen eraketa, alkateordeen izendapena, Toki-gobernu Batzordearen osaketa, bileren aldizkatasuna, kide anitzeko organoetan jardungo duten ordezkarien izendapena edo karguan dedikazio esklusiboz edo partzialez arituko diren korporazio-kideak izendatzea eta ordainsari, indemnizazio eta asistentzien ordainketak finkatzea.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta horretara ailegatzeko sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atala.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan