Biolentzia matxistaren aurkako kontzentratzioa egingo da gaur arratsaldean

06.07.11
Gizartea

Ermuko Indarkeria Matxistaren Aurkako Taldeak (IMATek) kontzentrazio isila deitu du gaur arratsalderako. Elkarrataratzea plazan egingo da ordu erdiz, 8etatik 8:30etara bitartean. Taldeak deia egin eta herriko etxebizitzetako portaletan kartelak banatu ditu, Hernanin emakume baten azken hilketari erantzuteko.

Deialdian horrelako jarrerei amaiera emateko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez” aldarrikatzen da; “ez Ermuan, ez Hernanin, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen zaigu herritarroi, matxismoak hilketak eta heriotzak dakartzalako. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin bat datozen guztiak gaur kontzentrazio isila egiteko eta azken heriotza hori salatzeko bilduko dira plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko