PSE eta PP taldeek tokiko gobernua eratu dute, egonkortasuna bermatzeko paktua egin ondoren
PSE eta PP talde politikoek tokiko gobernua eratu dute, egonkortasuna bermatzeko paktua egin ondoren.Carlos Totorika alkateak gobernu taldea eratu du bere taldeko kideez eta udal Partidu Popularreko buruarekin batera. PSEk gehiengo soila besterik ez zuen lortu zuen azkenengo hauteskundeetan eta hamazazpitik zazpi zinegotzi izatea lortu. Hori horrela, gobernu akordioa egitea erabaki du, "egoera ekonomiko eta krisi larriaren aurrean egonkortasuna" ziurtatzeko asmoz. Alkateak bere lan taldean esperientzia eta berrikuntza uztartu nahi izan ditu eta urte asko daramatzaten kideeiekin nahiz berriekin kontatzea erabaki du. Horregaitik, berarekin zerrendan joandako beterano nahiz gazteei hainbat gauza eskuordetu die. Bost alkateorde izendatu ditu, horieki eta alkateak berak tokiko gobernua eratuko dutelarik. Izendatuurikoak, hurrenkeraren arabera, ondokoak izan dira: Félix Prol, Fernando Lecumberri, Lorena López, José Luis Clemente y José Luis Araujo.
Horrez gain, Miguel Ledesma eta Natividad Alonso ''Tachi'' taldekideei ere zenbait egiteko utzi dizkie bere eskuetan. Lehenari Udal Kirol Erakundea, kiroldegia eta kirol zinegotzia utzi diolarik kudeatzeko. Bigarrenari berriz, Aukera Berdintasunen saila, Kontsumoa eta Garapenerako kooperazioaren alorrez arduratzeko enkargua eginik.
Bestalde, alkateak alkateorde eta zinegotzi horiengan utzitako eskuordetzeak eta bakoitzari zer uzten dien xedatzen duen dekretua ere luzatu berri du. Kideengan utzitako gai eta alorrak ondorengo taulan zehazten ditugu:
| Alkateorde edo zinegotzia | Kargua | Jasotako eskuordetzak |
|---|---|---|
| Félix Prol Salgado | 1ngo alkateordea PSE-PSOE taldeko bozeramailea |
Hirigintza,Etxebizitza, Udal Zerbitzuak, Ingurumena eta Herritarren Segurtasuna |
| Fernando Lecumberri Gaisán | 2. alkateordea | Gizarte-ongizatea, Osasuna eta Immigrazioa |
| Lorena López García | 3. alkateordea | Kultura, Gazteria eta Hezkuntza |
| José Luis Clemente Albiz | 4. alkateordea, PSE-PSOE taldeko bozemailearen ordezkoa, Euskaltegiko presidenteordea | Idazkaritza-Zerbitzu orokorrak, Herritarren Atentzioa, eta Modernizazioa |
| José Luis Araujo Araujo | 5. alkateordea SIPE batzorde mistoaren kidea | Toki-Garapena, Trebakuntza, Enplegua, Merkataritza eta Ostelaritza. |
Izendapen eta eskuordetze horren berri eman da aste honetan bertan, asteazkenean egindako Osokoaren Bilkuran.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu