Ia ehun pertsonek adierazi dute jada Abeletxen trafikoa berrantolatzeko proposamenari buruz duten iritzia

08.07.11
Hiritarren Segurtasuna

Ia ehun pertsonek adierazi dute jada Abeletxe auzoan trafikoa berrantolatzeko proposamenari buruz duten iritzia, udalak herritarren partaidetza sustatzeko abian jarri berri duen prozesua dela dio. Gai horren inguruan herritarren iritzia eta gogoa ezagutu ahal izateko parte-hartze prozesuari uztailaren 1ean eman zitzaion hasiera eta horretarako aukera izanen da 15era bitartean. Gaur eguerdira artean 65 pertsonek adierazi dute bere iritzia webgune korporatiboaren bidez eta beste 25ek erantzuna paperean eman eta hori Abiapuntu bulegoan jarri dugun ontzian utzi dute.

Herritarren partaidetza-prozesu honen bitartez Abeletxe eta Iparragirreko 14 urtetik aurrerako auzotar guztiek beraien kalearen norabideari buruz duten iritzia adierazi eta guztion artean erabaki bertako trafikoaren antolamendua. Eta Abeletxe inguruan lurrazaleko 58 aparkaleku berri egokitzea komenigarri edo ez ote den.

Proposamenak trafikoaren noranzkoa berrantolatu eta aparkaleku kopurua handitzea edo guztia dagoen moduan lagatzearen inguruan aukeratzeko eskatzen du

Udalari dagokio ibilgailuen trafikoa antolatzea, baina uste dugu interesdunek beraiek erabaki behar dutela, ahal den neurrian behintzat, zer nolako kaleak eta herria nahi dituzten bizitzeko.

Aukerak honakoak dira: Abeletxeko trafiko-antolamendua eta aparkalekuak egun dauden bezala mantentzea edo zirkulazio-noranzko bakarra, jaisteko, ezartzea, osasun zentroa eta Abeletxe kaleko 17. atariko garaje-sarreraren artean. Inguruko zirkulazioaren gainerako noranzkoak egun dauden bezala utziko lirateke.

Gehiengoak bigarren aukera nahiago balu, hots, Abeletxeko zirkulazioaren noranzkoak aldatzea eta aparkaleku berriak egitea, abuztuaren bigarren eta laugarren astea bitartean egingo lirateke obrak, auzotar gehienak oporretan egonik, trafikoa askoz txikiagoa delako.

Bi modutan parte hartu daiteke: webguneaz baliatuz edo etxean jasotako agiria bete eta hori entregatuz

Herritarren partaidetza-prozesu honetan parte hartzeko Abeletxe eta Iparragirreko auzotarrek gutun bat jasoko dute etxeetan, proposamenaren xehetasunak azalduz, botoa eman ahal izateko bozketa-orriarekin batera, zeina Abiapuntu bulegoan entregatu beharko den. Aukera dago bai eta ere botoa etxetik bertatik, udal web gunearen bitartez, emateko.

Bozketa-orrian ausazko identifikazio-kode bat jasotzen da, interesdun bakoitzak botoa behin bakarrik eman dezala bermatzeko. Botoa web orriaren bitartez emanez gero, kode hori berori eskatuko da inkestan sartu ahal izateko.

Pertsona beraren boto bat baino gehiago jasotzen bada, lehenengoa bakarrik hartuko da kontutan.

Inkesta honetan gainerako ermuarrek ere parte hartu ahal izango dute (web gunearen bitartez. Bakarrik), baina Abeletxe eta Iparragirreko auzotarren iritzia hartuko da bakarrik kontutan, beraiek direlako proposatutako aldaketaren zuzeneko interesdunak.

Bozketa egin
Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko