Sallabente jaietan
Sallabente auzoa jaietan sartuko da gaur buru-belarri. Auzoa jaietan da astelehenetik eta azken egunotan hainbat jarduera gauzatu ditu. Egitarauari astearekin batera hasiera eman zaio, gazteriaren kultur astea ospatzen ari baita. Ekitaldiak martxan daude eta gaurtik igandera bitartean bata bestearen atzetik, etenik gabe. Jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak gaurtik igandera bitartean gauzatuko dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez jardueren kopuru eta intentsitateak gora egingo du ostiraletik aurrera.
Arratsalde horretan bertan Erdi Aroko Merkatuaren VIII. edizioa irekiko da, igandera artean mantenduko dena. Gaurkoan, arratsaldeko seietatik aurrera mahai-jokoen finalak jokatuko dira. Zazpi eta erdietan buruhandien kalejira egingo da. Gauean play-back saio irekia egingo da, adin guztietako pertsonentzat. Gaueko hamaika eta erdietan Gran Gala diskotekak alaituriko dantzaldia egingo da.
Auzoko jai batzordeak egitarau dotore eta zabala argitaratu du, azala eta atzeko aldea koloretan eta barruko 32 orriak zuri eta beltzean. Programa eta jaiak antolatzeko herriko dendari, ostalari eta enpresari ugariren laguntza jaso dute, zeintzuen zerrenda bertan jasotzen den. Egitarauan jasotako jardueren eta horien orduen zehaztasunak kontsultatzeko, ikus lasterbidez baliatuz eransten dizuegun egitaraua.
Halaber, auzo honetako jai egitarauaren honen barne, Erdi Aroko merkatuaren VIII. edizioa egingo da aurten. Edizio honetan, erdi aroko musika eta emanaldiak nagusituko dira, zer ikusi, zer erosi eta kalejirak izango baitira.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan