Udal liburutegiak udako gida argitaratu du, bertan urtarorako gomendatzen dituen irakurgaiak bilduz

11.07.11
Erakundea

Urteroko legez, udal liburutegiak gida argitaratu du bertan aurtengo udarako gomendatzen dituen irakurgaiak bilduz. Gomendatzen diren irakurgaiak adinka sailkatuta daude.

Hori horrela, gomendioak sai taldetan banaturik ditugu. O urtetik 3ra bitartean, 4 urtetik 6ra, 7tik 9ra, 10etik 12ra eta 13 urtetik 16 bitartean. Azken multzoa, helduentzako eleberri eta materialak direlarik. Adierazitako multzo horietako bakoitzean 6 titulu gomendatzen dira, horiek euskaraz nahiz gazteleraz idatzitakoak izan daitezkeelarik. Udal liburutegian bertan banatzen direnez gain gidaren beste mila (1000) ale argitaratu eta banatu dira herriko ikastetxeetan eta haurtzaindegietan, ikasturtea amaitu eta oporrak hasi baino lehen.

Gidan jasotako irakurgai guzti horiek udarako gomendagarriak badira ere, gidaren azken xedea haur, gazte nahiz helduei irakurtzen jarraitzeko animatzea da eta, bide batez, herriko udal liburutegiaren zerbitzua erabiltzen jarraitzera udan ere bai, atsen hartzeaz gain, irakurketa gozorako parada ere izaten baita. Irakurketa izaera hezitzailea izateaz gain gozamenerako eta aisialdirako tresna garrantzitsua ere baita gure gizartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26