Hamalaugarren urteurrenean lore eskaintza egingo dio Nuevas Generacionesek Miguel Angel Blancori

11.07.11
Erakundea

ETAk Miguel Angel Blanco zinegotzia bahitu eta erail zenetik hamalau urte beteko dira bihar. Urteurrenaren harira Partidu Popularreko gazteek, Nuevas Generaciones taldeko kideek, omenaldia egingo eta loreak utziko dizkiote Ermuko udaletxean iaz desestali zen brontzezko bustoaren oinean. Ekitaldia eguerdiko hamabietan hasiko da, udalean PPko taldearen bozemaile den Fernando Lecumberrik jakinarazi digunez. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren presidentea, Arantza Quiroga eta PP taldeko presidentea Euskadin, Antonio Basagoiti izango direla aurreikusita dago. Bih

Lore-eskaintzaren horren berri baita ere ematen du zinegotziaren izena daraman Fundazioak. Izan ere Miguel Angel Blanco erail zuten hamalaugarren urtea betetzen dela eta haren omenez hainbat ekitaldi egin izan dira azken asteburuan. Atzo eguerdian meza egin zuen familiak Ourenseko A Merca udalaren barne dagoen Faramontaos herrixkan. Jarraian zinegotzi ohiaren izena daraman lehen eskolari amaiera eman zitzaion Carballiño herrian. Azken ekitaldi horretan izan ziren haren arreba Mari Mar Blanco eta Antonio Basagoiti presidentea. Azkenik, datorren astelehenean, uztailaren 18an, Miguel Angel Blanco elkarbizitza saria emango dio izen bereko Fundazioak Terrorismoaren Biktimen Elkarteari, zigorgabetasunaren aurka lanean egin duen ibilbideagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu