Oporretan hutsik izango diren etxebizitzen datuak eta horien jabeekin kontaktatzeko datuak biltzeari ekin dio Udaltzaingoak
Oporretan hutsik izango diren etxebizitzen datuak eta ezustekorik izanez gero horien jabeekin lehenbailehen kontaktatzeko datuak biltzeari berrekin dio gure Udaltzaingoak. Aurtengo udarako momentuz izena eman izan duten pertsonek sei dira, etxebizitzan ezer gertatuz gero eurekin ahalik eta arinen harremanetan jarri ahal izateko. Iaz datu-base horretan izena eman zuten 31 pertsonek. Urterik urte, ekimenarekin bat etorri eta izena ematen dutenek gero eta gutxiago dira eta, horren arrazoiak anitzak direlarik udaltzaingoko bozemaileek adierazi digutenez.
Arrazoien artean, nagusiak bi dira, batetik inskripzioa eta kontakturako datuak gorde egiten direla urte batetik bestera eta, bigarrenik, egun ia pertsona guztiak esku telefonoa soinean daramagula eta edonorekin kontaktatzea, are errazagoa dela. Erregistro horren helburua hutsik dagoen etxebizitzan larrialdirik gertatuz gero –ohikoena ur-ihesa edo zirkuitulabur baten ondorioz sutea- haren jabearekin lehenbailehen kontaktatzeko modua edukitzea. Horrela eginez gero, giltzak dituen senide edo lagunen bidez bertara sartu ahal izateko, kalterik gutxienak izan daitezen.
Segurtasuna areagotzeko eta istripuak ekiditeko Udaltzaingoaren aholkuak
Udaltzaingoak esan duenez, urterik urte zerbitzua gero eta gutxiago erabiltzen da gero, inskribatutakoen datuak mantendu egiten direlako eta, bestetik, ia guztiok eskuko telefono bana dugulako eta gaur egun edonorekin kontaktuan jartzea are errazagoa delako, oso urrunik egonda ere. Nolanahi ere, erregistro honetan izena ematea praktika gomendagarria da, ezustekorik izanez gero udaltzaingoak azkarrago parte hartu ahal izan dezan, modu azkar eta eraginkorrean jardunez.
Nahiz eta normalean etxeetan ur-ihesak edo zirkuitulaburrak gertatu noizean behin lapurretak ere gertatzen ohi dira. Horiei guztiei aurre egiteko, udaltzaingoak hainbat aholku eman ditu. Esate baterako, garrantzitsua da inora oporretan goazela ez larregi esatea edo lau haizeetara ez zabaltzea, konfiantzazko pertsonen artean besterik ez. Horrez gain, postontzia betetzen ez utzi; pertsianak guztiz ez itxi eta gasaren nahiz uraren giltza orokorra moztea komenigarria da.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan