Esku pilota jaialdirako sarreren aldez aurreko salmenta

18.07.11
Kultura eta Gazteria

Ermuko Kirol Elkarteko pilota atalak gaur ekingo dio esku pilotako jaialdirako sarreren aldez aurreko salmentari. Esku binakako pilota partidak ikusi ahal izango ditugu datorren astelehenean Ermuan, Santiago patroiaren egunean, Aspe enpresarekin hitzartu denez. Eibarko enpresak bi partida antolatu ditu arratsalde horretarako, nagusian nor baino nor arituko dira Martínez de Irujo eta Merino bikotea, González eta Laskurain bikotearen aurka.

Jaialdia Aritzmendi pilotalekuan gauzatuko da eta hori arratsaldeko 5etan hasiko da. Hasieran eta argitaratutako jai egitarauan jasotzen zenaren arabera, jaialdiko profesionalen arteko neurketan Martínez de Irujo eta Merino bikotea Idoate eta Zubietaren aurka jokatzekoak ziren, baina azken horrek min hartu duenez gero, aldaketa egin behar izan da.

Sarrerak, esan bezala, gaur arratsaldean hasiko dira saltzen 6etatik 8etara bitartean, Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak 20-25 eurotan salduko dira, jarlekuaren arabera. Hau da, kantxan edo harmailetan jartzeak kostu ezberdina izango baitu. Beti bezala, jaialdian bi partida ikusi ahal izango dira, garrantzitsuenaren aurretik Ongai-Merino jokatuko dute, Jaunarena-Peñagarikanorekin neurtuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu