Aukeren azoka EMOeren establezimenduetan

28.07.11
Gizartea

Ermuko dendek deskontu eta eskaintzak eskainiko dituzte hiru egunetan, gaurtik larunbatera bitartean. Hiru egun horietan aukeren azoka izango da Ermuko Ostalari eta Merkatarien Elkarteko dendetan udako generoari irteera emateko xedez. Azoka larunbatera arte mantenduko da. Denboraldiko produktuak aukeran dendetan bertan egingo da, establezimenduaren ohiko ordutegian.

Azoka aurreratu egin du EMOEk, aurreko urteetan irailean egiten baitzuen. Ekimenean hogeita hamaika establezimenduk hartuko dute parte, iaz baino sei gehiagok. Azokan gizon, emakume eta umeentzako jantzi, lentzeria, barruko arropak, zapatak, osagarriak etxerako, dekorazio edo argazkilaritzako produktuak erosi ahal izango ditugu.

“Aukera onak hiru egunez”

Ekimenak hainbat helburu ditu, EMOEko idazkaritzatik adierazi digutenez. Batetik, merkealdian saldu gabe geratu diren produktuei irteera ematea, stockean gera ez daitezen. Eta besterik, kontsumitzaileoi mesede egitea “primerako produktuak aurkituko baititugu prezio ezin hobean”.

Merkatariek produktuok beren denda eta saltokian eskainiko dizkigute. Hau da, ez dira herriko plazan ez beste inon bilduko hiru egun horietan. Horren arrazoiak anitzak dira: batetik, dendan bertan produktuen aukera zabalagoa eskaini ahal izatea, bestetik, bezeroek udazken-neguko denboraldikoak bertan ikusi eta ezagutzeko aukera eskaintzea eta, hirugarrenik, merkatarien partaidetza sustatu eta horretarako aukerak areagotzea. Izan ere, familia izaera duten edo langile urriak dituztenek dendako ateak itxi eta azokara joatearen artean erabaki behar ez izatea.

Ostegunetik larunbatera bitarteko hiru egunetan merkatariek beren establezimenduetan eta ohiko ordutegian udako gauzak eskainiko dizkigute prezio ezin hobeetan. Parte hartzen duten dendek beren ateetan kartela izango dute. Ekimean erabiliko duten leloa hau da: “Aukera onak hiru egunez”.

Azoka horretara, esan bezala, herriko hogeita bost establezimendu bilduko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Itsaskolor, Kenke, Cocoliso, Dskaro, Ramos Moda Hombre, Peques, Blush, Gauzak, Guipur, Marisa, Margel, Mimitos, Drach, Ikatz, Zapatxiki, Juana Mari, Calzados Eva, Telas Marina, Izagirre, Arrate, Angela, Yonari, Bolsos Sagardui, Calzados Doan, Etxedreams, Vintage, Artarrai, Esteban Vieco, Gutiérrez, Calzados Eder eta Calzados Pablo.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera