Imagen
Udako ordutegi bereziak izango dira zenbait udal zerbitzutan
01.08.11
Erakundea
Udal kiroldegiak, Aritzmendi pilotalekuak eta Betiondok eta liburutegiak ordutegi bereziak edukiko dituzte udan. Udal Kirol Erakundeak ohar baten bidez aldaketak iragarri ditu eta erabiltzaileek jakinaren gainean izan daitezen. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira abuztuaren 1etik 23ra bitartea, biak barne eta aldi berean 28an. Barneko igerilekua itxita dago uztailaren 31tik.
Instalazioen itxierak iraun bitartean abonatu guztiek Eibarko Orbea kiroldegira joatea badutela gogorarazten dizuegu. Hortaz, aipatutako kiroldegian harrera-gunean norbere abonatu txartela eta NAN-a aurkeztea derrigorrezkoa izango da.
Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.
- Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du
- Zerbitzua zabalik izango da lanegunetan goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2ak bitartean. Arratsaldez itxita izango da, eta baita larunbat, igande eta jai egunetan ere.
- Abiapuntu eta Torreta zabalik ordutegi berezian abuztuan zehar
- Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak bitartean. Zergak, tasak eta prezio publikoak kobratzeko zerbitzua astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era egongo da irekita.
- Torreta eraikinan dagoen Toki Garapeneko Alorrak herritarrei arduratuko die goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak arte urtean zehar ematen dituen zerbitzu guztiekin.
- Lobiano Kultur Gunea eta Emakumeen Topalekua abuztuan itxita egongo dira
Lotutako albisteak
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Mantxibar-Oterreko eta Urkoko plan bereziek parte-hartze prozesua izango dute, herritarren ekarpenak jasotzeko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan