Iparragirre eta Izelaieta kaleen artean espaloi berria egiteko lanak hasi dira
Iparragirre eta Izelaieta kaleen artean espaloi berria egiteko lanak hasi dira. Izelaietarako zatia 1.10 m zabalduz eta Batzokiaren kantoia libratuz eta hortik aurrera, 2 metroko zabalerako espaloiarekin jarraituko da Iparragirre kaleko 1. zenbakitik jaisten den espaloiarekin bat egin arte.
Horrela, bada, hortik ibiltzen diren oinezkoek ez dute espaloitik irten eta galtzadan sartu beharrik izango. Une oro segurtasuna zainduz joan ahalko dira espaloitik. Lan hauek, aldi berean, Batzokiko alboko hormatik datozen urak egoki bideratzea ekarriko du, Batzokiko frontoiak duen hezetasuna murriztuz.
Orain dela gutxi egindako Abeletxen zirkulazioaren inkestaren arabera Abeletxe eta Iparragirre kaletako biztanleak eta, oro har, Ermuko herritarrek bat datoz alde honetan noranzko bakarra eta espaloia ipintzeko.
Espaloiaren sortzea Izelaieta eta Iparragirre kaleak bateratzen diren gunetik 7. zenbakiraino noranzko bakarra ezartzeari esker posible izango da. Beraz, proiektuan bideak beheranzko noranzkoa izatea proposatzen da, noranzko hori delako autoen zirkulaziorako traba gutxien sortzen duena.
Lan hauek Hiritarren Segurtasun Sailaren eta Alor Teknikoaren arteko lankidetzaren fruitua da. Udaleko lan-taldeak eta Lanbideko 2011. urteko Enplegu-Planan kontratatutako zenbait langilek lanak gauzatuko dituzte. Lanak butaku ondoren, CEPRENOR enpresak abuztuaren bigarren edo hirugarren astean, eguraldiaren arabera, dagozkion bide-seinaleak ipintzeko lanak gauzatuko du. Lan guztiak hilabete honetan bukatzea espero da.
Lotutako albisteak
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte