Ur hornidura etengo, sarearen elementuak aldatzeko

08.08.11
Erakundea

Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar astearte arratsaldean lau orduz, gutxi gorabehera. Denbora tarte horretan, ur edangarria hornitzeko sarearen aintzinako tutueria-atala aldatzeko eta burdinurtuzko tutueria ipintzeko. Zerbitzuak esleiturik duen Aquagest enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute. Ur etena bihar abuztuaren 9a arratsaldeko ordu bi eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean egingo da. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.

Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, Aquagestek informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako portaletan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die:

  • Cantabria Zaharbidea: número 1, 2
  • Orbe kardenalaren Plaza kalea: número 2
  • Probaleku: números 2 y 3
  • Zubiaurre: números 5, 7, 9, 11, 17

Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude