Ez iezaiozu utzi eguzkiari zure itxura eta osasuna alperrik galtzen

19.08.11
Gizartea

Espainiako Minbiziaren kontrako Elkartearen (AECC delakoaren) Bizkaiko Lurralde Batzordeak ezagutzera eman ditu aurtengo udan larruazalaren minbizia prebenitzeko gauzatu duen kanpainaren emaitzak.

Elkarteak stand informatibo ibiltaria eraman izan du Bizkaiko 47 udalerrietara, ekainaren 6tik abuztuaren 4ra artean. Aipatu stand hori Ermuko Orbe Kardinalaren plazan izan genuen ekainaren 29an, arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean.

Bertatik ia 70 pertsona pasa ziren informazioa jasotzera. Pasatutakoetatik 18 gizonezkoak izan ziren, 50 emakumezkoak, eta bakar bat 18 urtetik beherakoa zena. Stand-ean, hainbat material banatu zen, besteak beste:

  • Eguzkitik behar bezala babestu ez izanagatiko arriskuak azaltzen zituen bi orrikoa.
  • Haur eta gazteentzat beren beregi argitaraturiko materialak. Eguzkiari aurre egiteko filtroak.
  • Burukoak, hondartzara joateko poltsak, baloiak, eta abar.

Larruazaleko minbizia prebenitzeko kanpainaren urteroko helburua biztanleria heztea da, eguzkiak izakiontzat dituen arriskuak ekidin edo behintzat gutxitu ahal izateko, horrela eginez gero, gizakion azalaren osasunari mesede egiten baitiogu.

Kanpainaren helburuak

Kanpainaren helburuak ondorengoak dira:

  • Babesik gabe eguzkipean jartzeak eta larruazalaren minbiziak duen lortura estuari buruz herritarrak kontzientziatzea.
  • Bizkaitarrok eguzkitik babesteko moduen inguruko informazioa une oro izan dezagula lortzea.
  • Biztanleriaren talde ezberdinei (ume, gazte, haurdun daudenei, eta abar…) eguzki izpietatik egoki babesteak osasunarentzat duen garrantziaz informatzea.

Epe ertain eta luzean larruazaleko minbiziaren intzidentzia oro har eta melanomarena bereziki gutxitzea lortu nahi da. Eta baita eguzkiak eragindako gainerako patologia eta gaixotasunena ere bai .

Aurtengo prebentzio kanpainak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza jaso du. Horrez gain, BBK-ko obra sozialaren, hainbat laborategien eta Bizkaiko Botikarien Elkargo Ofizialaren finantzazioa ere jaso izan duelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.