Ur hornidura hiru orduz etengo da, ur-hodia konpontzeko Zubiaurren
Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar goizean –abuztuaren 23an- hiru orduz, gutxi gorabehera. Denbora tarte hori erabiliko, ur edangarria hornitzeko sarearen elementuak konpondu eta aldatzeko. Zerbitzuak esleiturik duen Aquagest enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, sareari Zubiaurren duen ur-hodia aldatzeko lanak egingo baititu. Ur etena goizeko 10:30etatik arratsaldeko 13:30etara bitartean egingo da. Bihar sareko hodi bat konpondu edo horren zati bat aldatu egingo dute. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan. Gainera Zubiaurreko gurdibide bat itxita geratuko da zirkulazioarako egun osoan eta semaforoen bitartean zirkulazio-kontrola egingo da.
Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, Aquagestek informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako portaletan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die: Zubiaurre (Zerukoa kalean dauden eskailera mekanikoen paretik aurrera), Goienkale (Gaztela-Leon zentrotik aurrera) eta Okin-Zuri. Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu