Abeletxe eta Iparragirre kaleetan zirkulazioaren noranzko berriak bihartik indarrean izango dira
Abeletxe eta Iparragirre kaleetan trafikoa arautzeko neurri eta zirkulazioaren noranzko berriak bihartik indarrean izango dira. Abuztuan espaloi berri prestatu da Iparragirre eta Izelaietaren artean. Lan eta aldaketa horiek egin dira aipatu kaleetako bizilagunek udalari egin dizkioten hobekuntza iradokizunei erantzuteko. Udalak iragan uztailean kontsulta egin zuen bizilagunen artean, trafikoaren noranzkoak aldatu eta berrantolatzearen inguruan zuten iritzia ezagutzeko, aldaketa nahi izanez gero, aparkaleku berri gehiago lortuko baitziren zonaldean.
Behin aldaketak egiten hasita Izelaieta kalea Goienkalekoarekin lortzen duen tartean espaloia hobetu egin da, aspaldiko baldosak altxatu eta irrista-gaitzak diren berriak ipiniz, azken urteotan herrian jartzen diren motakoak jarriz.
Irulitxa tabernaren aurrez aurreko espaloia zabaldu eta handitzeko lanak amaitzear baditugu ere, erremate hori bihar bukatuko da. Hobekuntza hori egin dugu, zirkulazioaren noranzko berriari laguntzeko eta espaloitik pasatzen diren pertsonak seguru eta babestuago egon gaitezen.
Beste hainbat hobekuntza
Biztanleek egindako eskariei erantzuteko, esan behar Santa Anako parkean dagoen areto-futboleko ateetan nahiz horien atzeko aldean sare batzuek jarri ditugula eta hainbat jarleku nagusien egoitzaren gaineko kalean baita ere.
Bide-seinale edo marka zaharrak ezabatzeko eta berriak pintatzeko lanak aste betez atzeratu egin behar izan ditugu, zenbait egunetan euria bota duelako. Pintatzeko eguraldia lagun izan behar baita.
Zailtasunak zailtasun, aldaketak nahiz hobekuntzak gauzatzeko lanik gehiena egina dago jada. Nolanahi ere, jakin badakigu zenbait puntutan espaloien altuera jaitsi eta bidearekin bat egitea falta zaigula, zebra bide berriak pintatu baititugu jasotako iradokizunei jarraiki. Espaloien altuera egokitzeko lana horiek udal lantaldeko kideek egingo dituzte, une honetan egiten dauden eta programatuta dituzten hainbat zeregin bukatu eta gero.
Bide marka berriak jartzerakoan, zonaldeko zebra bideak pintatzeko aprobetxatu dugu. Zebra bide horiek hainbat ezaugarri berezi dituzte, batetik, irristagarria ez den pintura erabili da, horri beirazko hautsak botatzen zaizkiolarik, zimurtsua gera dadin, itsasgarritasuna areagotzeko. Horrez gain, eskumako bigarren lerroa ez da osorik pintatu, oinezkoen eta batez ere, bizikletaz edo motorraz doazenen segurtasuna areagotzeko, hortik pasaz gero irrist egiteko aukerak murriztu egiten baitira.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan