Aste honetan ekingo dio Antzokiak zine komertzialeko emanaldien denboraldi berriari

05.09.11
Ermua Antzokia

Hileko zine emanaldietako bonoak gaurtik bertatik salgai daude

Ermua Antzokiak ostegunean hasiko du hileko zine programazioa. Gaurtik bertatik salgai dago irailean zehar ikusi ahal izango ditugun helduen zine komertzialeko eta zine klubeko filma guztiak ikusteko aukera emango digun bonoa. Iraila honetarako bonoak 10 euro balio du. Hile honetan zehar hamar filma proiektatuko direnez gero, bonoa erosiz gero filma bakoitza bono baten truke ikusiko dugu. Horrez gain gogorarazi behar bono hori beste edozein pertsonari utz diezaiokeela bonu erosleak, edozein arrazoi dela medio joaterik ez badu. Bonoak Lobinon eta Antzokiko takilan eros daitezke, azpiegitura horiek zabalik dauden orduetan.

Hilabeteari hasiera emango diogu osteguneko zineklubaren emanaldiarekin. Irailaren 8an, Guillaume Canet zuzendariaren “Pequeñas mentiras sin importancia” proiektatuko da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Kostaldean oporrak hastera doan lagun talde bateko kideak istripu larri izango du. Umore lotsagabea lantzen duen komedia dramatikoa da, Frantzian 2010. urtean diru gehien bildu zuena. Hilabete honetan zineklubean ondokoak ikusi ahal izango ditugu: Carlos, Cirkus Columbia, Paleface, Ballonatic eta The Champion. Hilabetea amaitu baino lehen emanaldi berezia egingo da, non Paleface, Buster Keatonen Ballonatic eta Charles Chaplinen The Champion proiektatuko diren eta egun horretan Iñar Sastre musikaria (perkusio eta piano joleak) zuzenean joko duen.

Aste honetako ikusi ahal izango ditugu: Pequeñas mentiras sin importancia, Blackthorn, Resacón 2, Ahora en Tailandia eta Arthur eta Munduen Gerra

Helduentzako zineari dagokionez, larunbatean –irailaren 10ean- Mateo Gil zuzendariaren Blackthorn filma proiektatuko da, 19:30etan. Eduardo Noriega eta Sam Shepard aktore ospetsuak lan egiten dute western honetan. Filmak oso kritika onak jasan ditu. Carlos Boyero kritikari ospetsuak ondoko idatzi du filmaren inguruan: “antzinakoak bezalako westerra da (...) erabat zoragarria eta benetakoa, iradokitzaile eta bizia, konplexu eta magnetikoa. (...) ''Blackthorn'' Espainiako zineak edo zineak hutsik eman dida ezustekorik onena da”. Blackthorn igandean eta astelehenean ere proiektatuko da, 22:00etan eta 20:30 etan, hurrenez hurren.

Larunbatean ere zinea ikusteko aukera izango dugu. Gaueko hamarretan Resacón 2, Ahora en Tailandia,Todd Phillips zuzenariarena. “Resacón en Las Vegas” titulu dibertigarriaren jarraipena da. Lau lagun zoroak berberak dira, dibertsio gau basatian, horrek izango dituen ondorioak asmakaitzak direlarik. “Resacón 2” igandean ere emango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Zine komertzialaren barne ere, irailean ondokoak ikusi ahal izango ditugu Ermuan: Win-Win (Ganamos todos), Betty Ann Waters, Un cuento chino eta Beginners.

Azkenik, igandeko arratsaldeko 5etan haurrentzako zine emanaldian Luc Besson zuzendariaren Arthur eta Munduen Gerra proiektatuko da. Euskaraz emango den Minimoysen animaziozko istorioa da. Haurrek irailean zehar Kung Fu Panda 2 eta Cars 2, ikusteko aukera inzanen dute, biak hiru dimentsiotan.

  • Mentiras_sin_importancia filmaren kartela
  • Blackthorn filmaren kartela
  • Resacon_2_ahora_en_tailandia filmaren kartela
  •  Arthur_eta_munduen_gerra filmaren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak