Liburutegiak bere zerbitzu gutunaren edukia gaurkotu du

06.09.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere zerbitzu gutunaren edukia gaurkotu du, agiri berria ezagutzera eman asmos webgune korporatibo honetan argitara emanez, bere zerbitzuko mikrositean. Liburutegiko langileek egokitzat jo dute zerbitzu gutuna eguneratu eta izandako nobedadeak biltzea horretan ISO 9001:2008 zertifikazioa lortu asmoz zerbitzuaren inguruan egindako gogoeta, urtero ezarritako konpromisoen betetze mailaren analisia kontuan hartu eta gero.

Eguneratu den zerbitzu gutun honetan liburutegiak azken boladan gehitu dituen berrikuntza eta nobedadeak bildu dira. Horrez gain, aurrekoan zehaztutako hainbat konpromiso batzuk egokitu dira erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaini nahian.

Zerbitzu gutunaren azken bertsioan jaso diren aspektu berriak ondorengoak dira:

  • liburu elektronikoen mailegua.
  • esku eskanerra dokumentuak digitalizatu ahal izateko.
  • Liburutegiak dituen tauletan xakean jolasteko aukera.
  • Tokiko bilduma kontsultatzea, webgunearen bidez nahiz liburutegian bertan.
  • Irakurketa-gune berria, nagusien egoitzako erabiltzaileentzat.
  • Irakurketa klubak

Zerbitzu gutunean jasotako konpromisoei dagokionez, egindako aldaketak ondorengoak dira:

  • gordailu-materialen eskaerak gehienez ere 30 minututan izapidetzearena konpromisoa kentzea. Izan ere, eskaera guztiak momentuan bideratzen direnez, denbora tarte hori ezartzeak ez baitu inolako erronkarik suposatzen.
  • Hortaz gain jausi digitala murriztu nahian: erabiltzaileei ekipamendu eta aparailu elektronikoak eskaintzeko konpromiso berria jarri da, formatu berriei egokitzen laguntzeko asmoz.
  • Azkenik hainbat konpromisoren epeak doitu eta aldatu egin dira, kexa eta iradokizunei erantzuteko epeari dagokiona esaterako, 20 lanegunetik 5era jaitsiz epea, arrazoizkoa delakoan. Horrez gain, kultura eta irakurketa sustatzeko asmoz antolatzen diren jardueren kopurua gehitzeko asmoa jaso da.

Lotutako albisteak

Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den