Udalbatza-kideek asteroko bilerak berreskuratuko aste honetatik aurrera

13.09.11
Erakundea

Udalbatza bere ohiko jarduera eta asteroko bilerak egiten hasiko da berriz aste honetan bertan, udako etenaldiaren ondoren. Zinegotziek bihar goizean biltzeko hainbat dei jaso dituzte. Bilerei goizean goizetik emango zaie hasiera, goizeko zortzietarako deituta daude Toki Gobernu-batzordeko kide diren guztiek. Taldeak zazpi gai jorratuko ditu, azkeneko bileraren akta izan ezik guztiak informazio izaera izango dutelarik. Eguneko gai-zerrenda lasterbidez eskaintzen dizuegu.

Ordu bete beranduago, bederatzi eta erdietan, osokoaren bilkura aretora bilduko dira udalbatzako kide diren zinegotzi guztiak uda osteko lehen batzorde informatiboko saiora. Batzorde informatibo hori Gai-Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoan informazio batzorde izango da. Gai-zerrendak zazpi puntu berberak izango ditu, azken bilkurako akta eta Gobernu-batzordean aldez aurretik aztertutakoak. Eguneko gai-zerrenda ikusi nahi duzuenontzat lasterbidea ustez dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen