Umorea eta intriga asteburuko zinearen osagaiak izango ditugu
Asteroko legez, zine programazioari hasiera emango dio zineklubak. Gaur Carlos titulukoa proiektatuko da. Filma Olivier Assayas frantsesak zuzendu du eta Illi Ramirez –Carlos goitizena erabiltzen zuen- terrorista venezuelarraren biografia kontatzen du. Hainbatentzat gerra hotzaren amaieran jardun zuen ezker muturreko gizona da Carlos eta, aldiz, beste batzuentzat, dirurik gehien ordaintzen zionarentzat lan egiten zuen mertzenarioa. Europa nahiz EEBBetako kritikak Assayasen filma txalotu du. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da. Proiekzioa jatorrizko bertsioa azpitituluekin izango da.
Larunbat arratsaldean zine komertzialen filmei leku egingo zaie. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Win-win titulukoa emango da. Thomas MCCarthy zuzendariaren komedia dibertigarria da. Aktore protagonista Paul Giamatti da, (Entre copas, La vida según Barney, eta abarretan lan egindakoa). Gainbeheran dagoen abokatu batek aspaldiko bezero bat berreskuratuko du epaimahaiaren aurrean defendatzeko, bere bizitzari buelta emanez. Filma igande gauean (22:00etan) eta astelehen iluntzean(20:30etan) ere ikusi ahal izango dugu.
Larunbat gaueko 22:00etan Betty Anne Waters filma emango da. Filma egiazko istorioa kontatzen du. Taberna bateko zerbitzariak lana utzi eta abokatu egiten da, egin ez duen erailketaren akusaziopean atxilotua duen anaia defendatzeko. Hillary Swank aktorearen lanik onena da, Million Dollar Baby eta Betty Anne Waters lanak egin zituenetik. Filma igandean emango da, arratsaldeko 19:30etan.
Azkenik, igande arratsaldean haurrentzako filma proiektatuko da, 5etan. Haurrek Kung Fu Panda 2 3D ikusi ahal izango dute, Jennifer Yuh zuzendariarena. Artza karateka dibertigarriaren abentura berriak. Haurren filmak hileko bonotik kanpo daude.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera