15. urteurrenaren eta ospakizun bereziaren atarian
Irulitxa taldeak sortu zeneko 15. urteurrena betetzen duela ospatuko du aste-bukaera honetan. Jaiak girotzeko asmoz musika taldea eratzea otu zitzaien lagun taldearen ideia errealitate bihurtu da, eta ez nolanahikoa. Hamabost urteko ibilbidean taldeak ametsa bete du: jaiak girotzeko musika tresnak jotzen ikasi eta taldea eratzea et, batez ere, ongi pasatzea. Hasierako asmoa lortzeaz gain, hamabost urteotan izena, ospea eta musika munduan aintzat har ditzatela ere lortu dute. Hamabost urte horietan kideek harreman estuak landu dituzte, egun taldean jarraitzen duten gehienek hasiera-hasieratik baitaude. Nolanahi azken urteotan, batzuek utzi eta kide berriak sartu direnez gero, taldea handitu eta berritu egin da. Taldearekin lortura eta zerikusia izan duten guztiek asteburu honetan elkartuko dira urteurrena ospatzeko egun eta egitarau bereziaren inguruan. Ospakizun hori kaleko banda musiken nazioarteko topaketan gauzatuko da, ‘Kalean’ deritzan horretan.
Hamabost urteurrenaren ospakizuna, egindako ibilbidearen eta ikasitakoaren erakusleiho izango da. Egun berezi eta handia. Horretarako ezinbesteko osagaia lagunak direnez gero, dituzten ugarietatik hainbat etorriko dira ‘Irulitxa’ taldekoak zoriondu eta laguntza ematera. Programan iragartzen denez, Durangoko ‘Sumarri’ taldekoa Ermuan izango dira, baita Zumaiako ‘Zumai txarangakoak’ ere. Eta ikuskizun aparta eskaintzeko asmoz, Donostia hiriburutik etorriko diren danborradako ‘Txirain’ eta ‘Danborkide’ konpainietako lagunak ere. Eibarko Amaña auzokoak ere ez dute kalerik egingo. Arratsaldeko danborrada erraldoia ikuskizun zoragarria izango da, ehun pertsonatik gora hartuko baitute parte.
Irulitxa fanfarreak hainbat sari eta errekonozimendu irabaz iditu urte hauetan. Garrantzitsuenak ‘Urrezko Palmondoa’ izeneko sari orokorra, Frantziako Condom herrian, Armagnac lurraldean (Okzitaniako mendebaldean) ospatutako Kaleko musika Banden Nazioarteko Jaialdian. Ermuarrak bandarik onenena eta osatuena izateagatik saritu zituzten. Talde ermuarrak parte hartu zuen bere estreinako urtean ‘epaimahaiak baloratzen zituen hiru ataletatik bitan puntuetara lehenengo postuan sailkatuz gero. Ermuarrek hiru ataletatik bitan lortu zituzten punturik gehienak; musika tradizionalean eta animazioan, hain zuzen ere. Jaialdi horretan garaipena lortzeak eta Ermua herriaren izena Frantzian nahiz Europan barrena ezagutzera emanik.
Urteurrena ospatzeko programa berezia:
Irailaren 17a, larunbata
- 10:00etan: Diana Irulitxarekin.
- 12:00etan: Animazioa kaleetan, ondorengo taldeekin:
- Durangoko `Sugarri’ fanfarrea.
- Zumaiako ‘Zumai txaranga’.
- 14:30etan: herri bazkaria ‘Batzokian’.
- 18:30etan: Danborrada erraldoia, ondorengo konpainien parte hartzearekin:
- Donostiako ‘Txirain’.
- Donostiako ‘Danborkide’.
- Eta Eibarko Amaña auzokoa.
- 20:00etan: Emanaldi bereziak Orbe Kardinalaren plazako kioskoan:
- ‘Sugarri show’, Durangoko `Sugarri’ fanfarrea.
- ‘Irulitxa performance’, Irulitxa taldearekin.
- 24:00etan: Egunari amaiera emateko kontzertua, ondorengo musika taldeekin:
- ‘Ermuko Nemon‘, (Folka).
- Haro-Errioxako ‘A mano cambiada’, (Rocka).
- Iruñako ‘Jarel Babel’ (Reggae eta Ska).
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera