LHIKak aste honetan egingo du familien arteko 1ngo bilera

19.09.11
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenerako Ikastegiak (LHIK) 2011-2012 ikasturtea hasi berri du. Ikasturtea hirurogeita hamazortzi ikaslek hasi dute. Ikasturtean hainbat jarduera gauzatzen dira eta horien artean ‘Familien arteko topaketa’ deritzana dugu. Ikasturtean zehar horrelako hainbat bilera egiten dira. Aurtengo lehena, aste honetan bertan gauzatuko da. Hain zuzen ere, irailaren 23ko ostiralean. Ondoren eta egutegiak aurrera egin ahala, beste bi gehiago eginen dira. Bilera horiek ikastegiko gizarte eta hezkuntza proiektuaren barne txertatzen dira. Ikastegiko proiektuaren baitan bere euskarri eta oinari diren hiru kolektiboak hartzen dira kontutan, hau da, ikasleak, horiek familiak eta irakasleak.

Familien arteko bilerak partaidetza aktiboa sustatzeko helburua izateaz gain, elkarbizitzarako orientabide eta nerabe diren seme/alabekin komunikazio egokia mantentzeko ildoak ezagutarazteko bidea da. Aurreko urteetako esperientzia eta eskarmentuaren arabera, jardunaldiotan parte hartzea oso positiboa da familientzat, kideek elkarren berri izaten baitute, arazo eta zailtasun berberak dituztela konturatuz. Hori horrela, esperientziak eta bakoitzak erabiltzen dituen baliabidea partekatu gainerakoekin.

Bilerak Ikastegiko integratzaile sozialak kudeatzen ditu, bera baita proiektu sozial eta hezitzailea gauzatzeko azken arduraduna. Gainera ikasleekin lan egiten du, bakoitzaren aspektu sozial, pertsonal eta laboralak gara ditzaten, bide horretatik norbere burua ezagutu, autonomia eta ekimenari mesede egiten baitzaio.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat