Gaztela eta Leonek hasiera emango dio XXIX. kultur eta kirol asteari
Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera emango dio gaur XXIX. kultur eta kirol asteari. Antolatzaileek aste bete iraungo duen programa zabala prestatu dute. Aurten, bigarrenez programaren barne Erdi Aroko II. Merkatua antolatu da. Erdi Aroko Merkatua azken urteotan Sallabenteko jaien barne antolatu izan da, modu txikiago eta formatu desberdin batean. Merkatua gaur irekiko da arratsaldeko seietan. Bi ordu beranduago, Gaztela eta Leoneko egoitzako mastan banderak jarriko dira.
Erdi Aroko bigarren Merkatu erraldoi horrek ostiraletik igande iluntzera bitartean gauzatuko den programa propio eta zabala izango du. Merkatua herriko Orbe Kardinalaren plazan jarriko da eta berrogeita hamar postu izango ditu gutxi gorabehera. Bertan artisauak, txoko arabiarra, musika, tailerrak, gaztetxoentzako txokoa, jolas eta txapelketak, arkuekin tiratzea, antzezpen eta emanaldiak, sua eta suziriak eta guzti izanik larunbat eta igande gauean.
Kultur eta kirol asteari bueltatuz, astelehen eta asteartean xakea bezalako mahi-jokoen txapelketak jokatuko eta pintura sariketa egingo. Ostiralean berriz, ‘Vaya Semanita’ EITBko telebista saioan oinarrituriko antzezlana ikusi ahal izango dugu, Antzokian. Larunbatean zeramika izango da Patakonia zeharbidean. Domekan, Jose Merinoren oroimenez korritzen den XXIV. herri-lasterketa jokatuko da. Horrez gain,. Gogoratu behar, aldiberean, programaren barne jasotzen diren argazki lehiaketa eta Miguel Angel Aja olerki sariak ere gauzatuko dituzte.
Jarraian jarduera, ordu eta lekuen xehetasun guztiak eskaintzeko, programarako lasterbidea lagatzen dizuegu.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera