Tokiko Gizarte-hezkuntza Mahaia, ostegunean bilduko da

26.09.11
Gizartea

“Tokiko Gizarte-hezkuntza Mahaia” bigarrenez bilduko da, datorren ostegunean –irailaren 29an-. Bilera horretara bilduko dira ikastetxeetako profesionalak, Guraso Elkarteetako ordezkariak eta adinez txikikoen gizarte eta hezkuntza garapenerako lanean jarduten duten herriko talde eta erakundeek.

Tokiko Gizarte-hezkuntza Mahaiaren helburua herrian ditugun gizarte eta hezkuntza eragile ezberdinen artean harreman sarea eratu eta hori trinkotzea da, herriko adinez txikikoei mesede egingo dien lan-estrategia bateratuak presta ditzaten.

Bilera horretan hainbat esperientzia praktiko aurkeztu dira. Batetik, gure herriko ikastetxeetan gauzatu dituzten hainbat praktika. Eta baita Kataluniako Terrasa udalerrian egindakoa.

Bilerako egitaraua, uzten dizuegu, sakondu nahi duzuen guztiontzat.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko