Larunbatean ospatuko dugu, enpanadaren bosgarren festa

27.09.11
Gizartea

Ermuak enpanadaren bosgarren festa ospatuko larunbatean. Jaia herriko Zentro Galiziarrak antolatu eta Orbe Kardinalaren plazan egingo da. Euria egiten badu jarduera Zentroaren egoitzara –San Isidro kaleko lokaletara- lekuz aldatuko da. Jarduera herri osoari zabalik dago eta antolatzaileei herriari dei egin diote parte har dezaten. Egun osoan zehar Galiziako jaki tipiko eta ezagun horren inguruan jarduera ugari gauzatuko dira. Eguneko ekitaldi garrantzitsuena herriko enpanada lehiaketa izango da. Horretan nahi duen guztiak har dezake parte, lehiaketa irekia baita.

Enpanadarik gozoenak sarituak izango dira. Sarituak diren enpanadak antolatzaileek gordeko dituzte. Lehenengo hiru saridunak 220 euro banatuko dituzte, irabazleak 100 euro eskuratuko ditu, eta bigarrenak 70 eta hirugarrenak 50 euro, hurrenez hurren. Bazkari herrikoia ere plazan bertan egingo da, prestatutako jaki eta elikagaiekin. Bazkalondoan jolas herrikoiak egingo dira heldu nahiz gazteentzat eta baita, ‘chave’ eta igela izeneko jokoen txapelketak. Egun osoan taberna zerbitzua egonen da eta, bertan lurralde hartako ardo eta produktuak salduko dira. Jarduera musikaz girotuko da.

Programa

  • 11.00etan: Txosna irekiko da.
  • 13:00etan: ‘Gonbidatuei harrera egingo zaie.
  • 13.30etan: Bosgarren enpanada lehiaketa.
  • 14.00etan: Sariak banatzeko ekitaldia.
  • 14:30etan: Bazkari herrikoia.
  • 18:00etan: Jolasak adinez nagusientzat. Chave eta igela txapelketak.
  • 18:00etan: Jolasak txikientzat.
  • 20:00etan: Amaiera emango zaio festari.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko