Ongarai eta Zerukoan bide seinaleak pintatuko dira lurrean
Hiritarren Segurtasunerako Alorrak Ongarai eta Zerukoa auzoetan bide markak pintatuko ditu. Horretarako enpresa baten zerbitzuak kontratatu ditu eta zereginak koordinatuko, lanak azkar eta ahal den neurrian eragozpenik txikienarekin egin daitezen. Pintaketa lanak bihar eta etzi egingo dira –asteazken eta ostegunean-. Lanak Ongarai auzoko 12. eraikinetik 17ra arteko etxebizitzetako bizilagunei eragingo die, eta baita Zerukoa auzoko 3. kaleko 1etik 7ra artekoei ere, inguruetan dituzten aparkalekuak pintatuko baitira.
Zonalde bi horietako kale eta aparkalekuen bide seinaleak berritu eta pintatuko dira. Herritarren Segurtasunerako alorrak horren guztiaren berri emateko eskutitzak bidali dizkie kale eta etxebizitza horietako egoiliarrei. Idatzian bizilagunen laguntza ere eskatzen da. Udaltzainek idatzian ondokoa diote: “pintaketa lanak azkar eta egoki egite aldera, eskertuko dizuegu ibilgailuak goizeko 8ak baino lehen kentzea”.
Lotutako albisteak
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen