Iñar Sastreren ikuskizunak amaiera emango dio iraileko zine programazioari

28.09.11
Ermua Antzokia

Urrirako bonoa, jada, salgai dago

Ostegunean bukatuko da iraileko zine programazioa, azken emanaldiarekin. Zineklubeko saio bereziak amaiera emango dio hilabeteari. Saioan Iñar Sastre piano-jole eta perkusionistak musika jarriko baitie Charlie Chaplin handiak eta Buster Keatonek zuzendutako hainbat lan klasiko eta mutuei. Aukera paregabea izango dugu antzinako zinea zenari hurbilpena egiteko. Ikuskizunak ordu betekoa izango da, gutxi gorabehera. Inar Sastrek oso gazte hasi zituen musika ikasketak Donostian, pianoa eta bateria jotzen ikasiz. Pianoko lizentziatura lortu zuen Musikenen, segidan Parisera joanez ikasten jarraitzeko. Rita Wagner edo Iñaki Salvador maisu ospetsuen ikasle izan da. Zine nahiz telebista saioetarako musika konposatu du. Emanaldiak eman izan ditu Txekian, Alemanian eta Frantzian. Proiekzioa eta ikuskizuna iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da. Sarrerak betiko prezioa izanen du, hau da 3 euro.

Ostiralak ostegunari jarraituko dioen bezala, zine programazioak ere aurrera egingo du etenik gabe. Larunbatean urrikoa hasiko dugu, eta fantasiazko bi filma ikusi ahal izango. Arratsaldeko zazpi eta erdietan J.J. Abrahms zuzendariaren Super 8. Filma Steven Spielbergek koproduzitu du eta kritikaren ustez E.T., Encuentros en la 3ª fase edo La guerra de los mundos filmekin konparagarri da. Filma hau ikusteko beste bi aukera izanen ditugu, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Larunbataren gaueko 10etan Rupert Wyatt zuzendariaren El origen del Planeta de los Simios filma ikusteko parada izango dugu. Filmak tximinoek lurra menpean hartu izateko arrazoien eta nola egin zuten agertzen digu. Filma bizkorra da, indartsua da, azken ordu erdi ikusgarri eta oso bizia duena. Akzio eta abenturazko zinea gordina. Filma hau bera igandeko arratsaldeko zazpi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldiei dagokienez, igandean Pitufos, titulua ikusi ahal izango dute gaztetxoek, 3 dimentsioetan. Akziozko filma dibertigarria da, izaki urdintxoek New Yorken bizitako abenturak dakarkiguna. Igandeko arratsaldeko 5etan.

Urriko bonoak salgai ostiraletik aurrera

Horrez gain, ostiraletik hasita urriko bonoa salgai jarriko da. Bono horrekin zineklubeko nahiz zine komertzialeko proiekzioetara joan gaitezke euro baten truke. Urriko bonoak 14 euroko salneurria du. Bonoa Lobiano Kultur Gunean edo Antzokiko takilan eskuratu daiteke, horiek zabalik dauden orduetan. Hileko programazioaren barne ondorengoko tituluak ikusi ahal izango ditugu: Pedro Almodóvarren La piel que habito; No habrá paz para los malvados, Colombiana, Noche de Miedo 3D edo Alberto Gorritiberearen ‘Arriya’ euskaraz. zine komertzialean. Eta baita Cowboys & Aliens, Como acabar con tu jefe eta Los amos de Brooklyn. Zineklubean aldiz, Black Heaven, Mammuth Gerad Depardieurekin, Cairo 678 eta Ettore Scolaren klasikoa den, Una jornada particular.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak