Azaroaren 20ko orokorretan erabiliko den hautesle-errolda jendaurrera jarriko

30.09.11
Erakundea

Internet bidez ere kontsulta ahal izango dugu eta baita Abiapuntu bulegoan ere

Udal honek datorren astelehenetik –urriaren 3tik- eta aste betez jendaurrera jarriko du indarrean dagoen hautesle-zerrenda. Hautesle-zerrenda hori oinarri gisa hartu eta erabiliko da azaroaren 20an Hauteskunde Orokorretan. Oso garrantzitsua da hautesle-erroldaren zerrendan ondo agertzen zarela frogatzea, batez ere azken hauteskundeak geroztik zure bizilekua aldatu, Ermuan lehen aldiz erroldatu edo 18 urte bete badituzu, horrela bakarrik zuzendu baititzakegu 2011ko azaroaren 22ko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea oztopatu edo eragotz diezazuketen akatsak. Hautesle errolda urriaren 3tik 10era bitartean kontsultatu ahal izango da.

Azkeneko hauteskundeetan egindako legez, hautesle-zerrenda etxetik bertatik kontsultatu ahal izango dugu ermuarrok, abiapuntu udal bulegoetara joan edo bertako telefono zenbakira deitu beharrik izan gabe. Kontsulta webgune korporatiboaren bidez egin daiteke, erraz asko. Webgunean sartu eta eskuman ikono berezi bat jarri dugu, inprimakira bertara eramango gaituen lasterbidearekin. Orrialdera sartzeko jarraitu beharko dugun bidea ondorengoa da: Udala/Hauteskundeak/ Hautesle-errolda/ Hautesle-erroldaren kontsulta. Lasterbideak web.inprimaki batera eramango zaitu, bertan lehenik NANaren zenbakia eta hizkia sartu eta, bigarrenik, pertsonaren jaiotze-data. Sistemak, erroldan gauden edo ez adieraziko digu. Eta baiezko kasuan, zein hauteskunde-kolegio eta mahaian botatu dezakegun esango ere bai.

Nolanahi ere, errolda hori kontsultatzeko herritarrok badugu betiko bi aukerak ere erabiltzerik: Informazio eta Erregistro bulegora joatea (8:00etatik 15:00etara) edo bertara joan beharrik izan gabe, ordutegi horretan 943 17 91 42ra telefonoz deitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu