Organo-emateari buruzko hitzaldia Lobianon

03.10.11
Gizartea

Giltzurrunetako Gaixotasunen Kontra Borrokatzeko Elkartearen –ALCER delakoaren- barne lanean diharduen ermuarren taldeak organo-emateari buruzko hitzaldia egingo du Ermua. Informazioa emateko bilera hori datorren ostegunean –urriaren 6an- eginen da Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hitzaldian Osakidetzako transplanteen koordinatzaileak eta Bizkaiko ‘Alcer’ elkarteko presidenteak, Antonio Peinadok, hitz egingo dute. Biek organo-emateari buruzko aspektuen berri luze eta zabala emango dute.

Giltzurrunetako Gaixotasunen Kontra Borrokatzeko Elkartea –ALCER delakoa- 1976. urtean sortutako eta irabazi asmorik ez duen kolektiboa da. Taldea eratzearen arrazoia, giltzurrunetako gaixoen bizitza baldintza eta kalitatea hobetzea izanik. Garai hartan dialisiaren tratamendua oso gaixo gutxiei egiten zitzaien eta transplantea egiteko aukerak ere oso urriak ziren. Horren arrazoietako bat orduan transplantea arautzen zuen lege zaharkitua edukitzea zen eta, baita ere, gizartean gaiaren inguruko kontzientzia gutxi eduki izana.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko