Mélida Ostatuak eta Ancón Nautikak Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren diploma 2011 jaso dute
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 326 enpresei Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren diploma -SICTED delakoa- 2011 eman die, tartean, Mélida Ostatua eta Ancon Nautika ermuarrei. Diploma banaketa bart arratsaldean egin zen Getariako Balenciaga museoan. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuorde Pilar Zorrilla, gobernuaren Turismo zuzendari Isabel Muela eta Turespaña erakundeko idazkari nagusi Maria Luisa Araujo Egon ziren.
Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren diploma eskuratu duten enpresek izen bereko programan jardun dute lanean, zeina Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen, Basquetour Turismoko Euskal agentziaren bidez. Programak alor turistikoan dihardutenen profesionaltasunean eragin eta hori hobetu nahi du. Xede horrekin establezimenduen kudeaketa zorrotzagoa izan dadin, bezeroari ematen zaion zerbitzuan eta horren gogobetetzean eragiten du. Etengabeko hobekuntzaren bideari jarraitzeari esker, Euskadi kalitate turistikoaren puntaren puntan iritsi da, sektoreko enpresek bere kudeaketa nahiz zerbitzuak ziurtatzea lortu baitute. Diploma jaso izan duten enpresen artean Ermuko bi ditugu: Mélida Ostatua eta Ancon Nautika hain zuzen ere. Biei aintzat hartu zitzaien iaz kalitate turistikoaren errekozimendua.
Ancon Nautikak itsas turismo aktiboan jarduten du eta horretarako ‘Horizon 43’ modelo eta bi motorreko itsasontzia du, “Circe” izenekoa. Itsasontzia iaztik Lekeitioko atrakalekuan dago,. Egun erdiko edo osoko txangoak egiten dituzte itsasora, bezeroek arrantzan egin edo estropadak edo kostaldea ikus ditzaten. Horrez gain, ezkondu aurreko jaiak, eguneko edo asteko itsas bidaiak eta bestelakoak ere egiten dituzte. Itsasontzian bidaiara joanen diren 6 pertsonek egin dezakete lo eta otorduak, sukalde, komun eta logelak baitituelako. Horrez guztiaz gain, nautikako eskola homologatua ere badira eta laketontzietan eta ur-motorretan ibili eta horiek erabiltzeko titulazio guztietarako eskolak ere ematen dituzte, praktikak barne. Egoitza Izarra enpresa hazitegian dute.
Mélida Ostatua ibilbide oso luzea duen enpresa da, betidanikoa, orain berrogeita hiru urte sortu zena. Orain gutxi ostatua goitik behera berritu eta modernizatuz. Hamahiru logela dituzte, guztiak komuna, TBa eta WIFIa dutelarik. Iaz Eusko Jaurlaritzaren turismoaren irisgarritasunaren zigilua ere eskuratu zuten.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera