Abenturak nagusi izango dira, aste honetako zine emanaldietan

04.10.11
Ermua Antzokia

Zine programazioari hasiera emango zaio ostegunean, urriko zineklubearen lehen proiekzioarekin. Urriaren 6an Black Heaven proiektatuko da, Gilles Marchand zuzendariren filma kezkagarria. Gazte nerabeen uda eta aisialdia sareko jolas arraro eta arriskutsuarekin uztartzen duen Thrillerra da. Black heaven filma iluntzeko zortzi eta erdietan emango da, Jatorrizko Bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialaren atalean, astebururako programatu dira Colombiana eta Cowboys&Aliens pelikulak. Larunbatean –hilak 8an- Olivier Megatonen Colombiana ikusi ahal izango dugu, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Filmak diruz erailtzen duen Cataleyaren bizitza kontatzen du. Horren asmo bakarra mendekua hartzea da, txikia zenean bere gurasoak hil zituen pertsona akatuz. Colomnbiana igande gaueko hamarretan eta asteleheneko zortzi eta erdietan ere pasako da.

Aldiz, Cowboys & Aliens titulukoaren lehen emanaldia larunbat gauean izango da, 10etan. Akziozko filma dibertigarria da, non Daniel Craig eta Harrison Fordek parte hartzen duten. Borrokan jarduten ohi duten indio eta abeltzainak, bat egingo dute arriskutsuago den arerioari aurre egiteko: estralurtarrei aurre egiteko. Filma hau berau igandeko arratsaldean, zazpi eta erdietan ere proiektatuko da.

Azkenik, esan behar, haurrentzako arratsaldeko 5etako saioan, Arrietty y el mundo de los diminutos titulukoa emango dela. Animaziozko filma aparta da. Txiki-txikiak diren izakiak beraiek bizitzeko duten modua arriskuan ikusiko dute, nebaro batek existitzen direla somatu ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'