Lotsa-gabe, antzerki emanaldi zuzen eta bizia gazteentzat

05.10.11
Ermua Antzokia

Vaivén taldeak ''Lotsa-gabe'' tituluko antzerki emanaldia ekarriko du ostiralean Ermua Antzokira, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhilekoa antzerki programazioaren barne dago. Sarrerak 8 euro balio du. Antzezlan hone 60 minutu inguru irauten du eta aproposa da DBHko bigarren zikloko eta batxilergoko ikasleentzako gazteentzat, eta baita euskarazko ikukskizunaz gozatu nahi duten guztientzat. Emanaldia euskaraz izango da.

Ikuskizun honetan gazteek sexuaz hitz egiten dute, beti ere errespetuz eta inolako konplexurik gabe. Hainbat galdera aireratuko dituzte, umorez eta nahiko lotsagabekeriaz; eskenatoki soil, eta arin batean, edozein ikuslegoarengana gerturatuko gaituen mintzaira batekin.

“Lotsa-gabe”n, hain subjektiboa, intimoa eta zoragarria den esperientzia horri buruz hitz egin nahi dugu, sexuaz. Argi eta garbi utziz, sexuan dena ez dela erlatiboa: banakakoaren duintasuna, eta besteen askatasunarekiko errespetua.

Gai batzuk ardatz hartuta (HIESA, homosexualitatea, maitasuna, lotsa, konplexuak, antisorgailuak, komunikazio eza, sexua...) antzezlan bat aurkezten da, oso erakargarria, guztia umorez aurkeztua, hainbat gai eta egoera dramatiko arintzeko tresna ezin hobea.

Agertokian, pentsatu, sentitu eta gozatu nahi duten neska- mutilak. Sexua (hipopotamo bat bainuontzian bezala) euren buruan, bihotzean eta gorputzean indarrez sartu baita. Gutxi dakite baina asko sentitzen dute. Euren beldurrak, pozak, frustrazioak eta emozioak ozen jaurtitzen dituzte, euren azaleko poroetatik bor-bor egiten duten mila eta bat galderak gurekin batera erantzun ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak