Atzerritarrentzako hiztun boluntarioen ekimenaren bigarren edizioa martxan da

07.10.11
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Immigrazio udal Zerbitzuak hiztun boluntarioek atzerritarrekin mintzapraktika lantzeko ekimenari helduko dio bigarrenez. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du. Horretarako, ahozko gaztelania zein euskara hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana solaserako harremanetan jartzean datza ekimena, horien debora zatitxoa eskaini diezaieten ofizialak ditugun bi hizkuntzetan berba-jarioa hobetu dezaten. Ekimenaren helburua gaztelaniaz ozta-ozta berbetan aritzen diren etorkinei (oinarrizko ezagutza dutenei) aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun hiztunarekin aritu eta praktikatzeko. Boluntarioek eta praktikatu nahi dutenek astean ordu betez elkartu eta barriketan arituko dira, gutxienez hamar saio edo asteetan. Ekimen honetan laguntzaile izango dira Gurutze Gorria, Durango Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila eta Lan eta Immigrazio Ministerioa.

Programaren helburua gaztelaniaz ozta-ozta berbetan aritzen diren etorkinei (oinarrizko ezagutza dutenei) aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun hiztunarekin aritu eta praktikatzeko. Hartara, boluntariotza linguistikoa bultzatzen da. Ahozko gaztelania hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana bilatzean datza asmoa, euren astiaren zatitxoa eskaini diezaieten berba-jarioa hobetu dezaten.

Konpromisoa eta iraupena

Gutxieneko konpromisoa 10 ordukoa da: astean behin ordubete, hamar astez. Programan izena eman ostean hizkuntza-bikoteak eratuko dira partaideen ordutegi eta zaletasunei erreparatuta. Parte-hartzaileak boluntarioak izango dira eta ez dute ordainetan ezer jasoko.

Nor izan daiteke boluntario?

Gaztelaniaz hitz egiten duten adin nagusiko guztiak izan daitezke boluntarioak. Programaren helburua etorkinek mintzapraktika egin dezatela da, giro lasaian eta eguneroko gaiez berbetan. Hargatik, ez da inolako titulurik eskatzen, egokitutako pertsonarekin mintzatzen ordubete ematea astean behin, ez besterik.

Nor izan daiteke edo hizlari?

Alfabetatze-prozesu batean dabiltzan nagusiak (ahal izanez gero, Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastetxeetan, H.H.I), eta berba pixka bat egiteko gai direnak, baina oraindino berba-jarioa hobetzeko premia dutenak, hitz egiteari ekiteko lotsa galdu nahi dutenak, gaztelania eguneroko bizimoduan, lantokian eta lagunartean bete-betean txertatzeko.

Boluntariotza linguistikoari buruzko informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko, udal Immigrazio zerbitzura jo dezakezu. Helbidea Erdikokale, 21. Harremanetarako telefonoak: 943 17 91 61 eta 943 17 91 62.

Lotutako albisteak

Imagen
24.05.24
Ermua kulturen arteko erakusleiho izango da aste honetan

Zazpigarren edizioa izango da, datorren asteko sei egunetan jarduerak ekarriko dizkiguna
Imagen
22.03.24
Palestinako herriaren genozidioaren aurkako manifestazioa

Gaur arratsaldeko 18:30etan C. Orbe plazatik irtengo da
Imagen
18.03.24
Zaporeak elkartearen VI. erronkak , Debabarrenaren elkartasun maila neurtuko

Gaurtik ostiralera bitartean elikagaiak entregatu ahal izango ditugu. Tupper solidarioa eta zozketa larunbatean egingo, hilak 23, Eibarren. Aurten ermuarrok arroz luzea ipini behar dugu