Ekitaldiak azpimarratzeko elementu berria jarri dugu portadan

07.10.11
Erakundea

Webgune korporatibo honen lehenengo orrialdean tamaina handiko irudiak pasatzen dituen karrusela edo elementua jarri dugu, orain egun batzuk. Espazio horretan asteko gauzarik garrantzitsuenak biltzen ditugu, horiei azpimarra eginez. Karrusel berriaren helburua asteko gauza garrantzitsu edo azpimarragarrienak erraz eta argi erakustea da, begi kolpean ohartarazteko moduan. Horregatik da, elementu oso grafikoa, zehatza, bisuala eta erakargarria.

Elementua gure erakusleihoa izan nahi du. Tamaina handikoa da, 800x360 pixelekoa, azpimarra nahi dugun gauzaren baten irudiaz osatzen dena. Ekitaldiaren titulua ere darama eta berrien atalean sakonkiago landu dugun albistera jauzia egiteko lasterbidea baita ere. Horretarako, irudiaren gain saka edo klikatu behar dugularik. Erakusleiho honetan hainbat elementu jar ditzakegu, horregatik eskumako goiko aldean zenbakiak agertzen dira, horien gainetik erakuslea pasaz gero, azpimarra nahi izan dugun elementuaren irudira eramango gaitu zuzenean.

Irudi zuzenak, zehatzak eta oso bisuala dira

Elementu berri hori orain hiru aste gutxi-gorabehera inplementatu genuen. Denbora hori probak egiteko eta erabiltzaile zaretenon iritziak jasotzeko erabili dugu. Gehikuntzak oso harrera positiboa izan du, askok adierazi diguzuenez, hainbat kasutan zorion eta guzti. Adierazi diguzuenaren arabera, askorentzat edukietara bertara joatea lehenago baino errazagoa zaizue.

Elementu berri horren izen teknikoa karrusela da. JQuery tekonologian oinarriturik prestatu dugu, batetik besterako jauzian dinamismo eta erakargarritasun gehiago lortzeko asmoz. Irudiak bertan agertua urretik Flicker sare sozialera igota ditugu, horrekin integratuz. Izan ere, Udal honen Flicker horretan ia bost mila argazki jaso eta bilduta baititugu. Gehikuntza hori erabilerraztasunaren baldintza zaindu eta betetzen ditu, dakizuenez guk W3C taldearen AA ezaugarria baitaukagu, horregatik harro egonik.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude