Asteburuko zine programazioan aukera zabala: euskarazkoa, klasikoa eta terrorezkoa 3Dn

11.10.11
Ermua Antzokia

Ohikoa den legez, asteko zine programazioa ostegunean hasiko da. Egun horretan Ettore Scolaren ‘Una jornada particular’ titulukoa proiektatuko da. 1977. urteko filma italiar honetan Sophia Loren eta Marcello Mastroiannik egiten dute lan. Historio hunkigarri honetan etorkizunik ez duen maitasun istorioa kontatzen du. 1978an Oscar sarietarako izendatu zuten filma atzerritarren kategorian.Urte horretan Cesar eta Golden Globe sariak eskuratu zituen. Jatorrizko hizkuntzan pasako da, azpitituluekin.

Astebururako programazioari larunbatean emango zaio hasiera. Arratsaldeko 7:30etan Alberto Gorritiberearen Arriya proiektatuko da, lehen aldiz. Bi familien arteko haserrea Euskadiko mugan dagoen herrixka txiki baten bizitza markatzen du. Filmak lau sari lortu ditu Malagako jaialdian. Filma jatorrizko bertsioan emango da, hau da, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Igandean gaueko hamarretan eta astelehenean iluntzeko zortzi eta erdietan ere pasako da.

Bestalde, Noche de Miedo 3D titulukoa lehenengoz larunbat gaueko 22etan proiektatuko da. Banpiroen filma honetan Collin Farrell da protagonista. Honek etorri berri den eta ondoko guztiek bereganatu dituen –bere ama tartean izanik- bizilagunari aurre egin beharko dio. • dimentsiotan proiektatuko den filma denez gero, bonoa erosi dutenek 2 € gehiago ordaindu beharko dute. Aldiz, takilan sarrera erosten dutenek 6 €. Filma honetako argazkilaria Javier Agirresarobe eibartar ezaguna da.

Azkenik, esan behar igande arratsaldean eta haurrentzako zinearen atalean, Phineas y Ferb. Titulukoa proiektatuko dela, arratsaldeko 5etan. Walt Disney faktoriako filma dibertigarria da. Bikoteak misio arriskutsuari aurre egin beharko dio oraingo abentura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu