Yllana taldeak -Sersormen- ikuskizuna dakar Antzokira

13.10.11
Ermua Antzokia

“Yllana” antzerki taldeak “Sensormen” izeneko muntai aurkeztuko digu bihar Antzokian, gaueko 22,15etatik aurrera. Antzezlana musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da eta muntaia Juan Francisco Ramosek eta David Ottonek zuzentzen dute. Obran parte hartzen duen laukoteak, ondoko aktoreek osatzen dute: Bul Bul, Jony Elías, Chema Animal, Chus Herrera. Sarrerak 10 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta BBKko orotariko kutxazainetan eros daitezke,. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan.

Sensormen Yllanaren ikuskizun berria dugu, Bulbul-ekin batera produzitua, non, komediak, musikak, perkusioak eta eszena planteamendu ikaragarri batek talka egiten duten. Ikuskizun benetan dibertigarria eta berritzailea.

Sensormen-ak erritmoaren munduan espezializatutako lau pseudo-zientzialari inozo dira, sentsoreez eta mota guztietako Gadget magikoez baliatzen direnak hainbat esperimentu zentzugabe egiteko. Esperimentu hauetan, ikusleak bat-bateko akuri bezala erabiliak izango dira, gizaki eta sentsore arteko lehen hibridoa sortzeko helburuarekin; Sensormana.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan