Azarotik aurrera Eibar eta Loiuko aireportua lotuko dituen autobus linea berria izango
Bidaiariak garraiatzen dituen PESA enpresak Eibar eta Loiuko aireportua lotuko dituen autobus linea berria ezarriko du azaroaren 1etik aurrera. Linea berri hori egunero izango dugu, bi ordutik behin. Bidaiak ordu eta laurden (75 minutu) iraungo du eta joan-etorria Eibartik 7,45 euro balioko du. Autobusa Arrasatetik irtengo da, Garibayko geltokitik, segidan Bergarara joanez (Ibargarayko geltokira) eta ondoren autobidez Eibarrera (Ego-gaineko geltoki). Bidaiariak hartu ondoren zuzen zuzenean eta autobidez jarraituz Loiuko aireporturaino iritsiz. Bueltan Loiutik irten eta alderantzizko bidaia egingo du, leku eta geltoki berdinetan geldituz, Arrasaten amaitzeko.
Egunero izango da autobus zerbitzu hori, Eguberri eta Urte Berri egunetan izan ezik. Eibartik bi orduro irtengo da, etenik gabe, goizaldeko 5:50etatik eta iluntzeko 21:50etara bitartean. Aldiz, Loiutik Arrasaterantz aterako den lehenengo zerbitzua goizeko zazpiak eta laurdenetan (7:15etan izango da, eta eguneko azkena, gaueko hamaikak eta laurdenetan (23:15etan). Autobus zerbitzua bi orduro izango da.
Zerbitzu horretarako ticketak adostutako bidai agentzietan erosi ahal izango dira edo autobusean bertan, urriaren 24tik aurrera. Eibartik Loirura joatea edo bueltatzea bidaiariarentzat 7,45 euroko prezioa izango du. Aireportuan ticketak autobusean bertan erosi ahal izango dira.
Zerbitzuak ordutegi zabala izango du PESA enpresak aditzera eman duenez. Horren helburua “Debagoiena eta Debabarreneko biztanleak Euskadiko aireportu nagusira azkar, eroso eta seguru joan ahal izan dezagula da”, enpresak ohar batean kaleratu duenez.
-
Arrasate-Loiu ordutegiak Arrasate Bergara Eibar Loiu 5:15 5:30 5:50 6:30 7:15 7:30 7:50 8:30 9:15 9:30 9:50 10:30 11:15 11:30 11:50 12:30 13:15 13:30 13:50 14:30 15:15 15:30 15:50 16:30 17:15 17:30 17:50 18:30 19:15 19:30 19:50 20:30 21:15 21:30 21:50 22:30 -
Loiu-Arrasate ordutegiak Loiu Eibar Bergara Arrasate 7:15 7:50 8:10 8:25 9:15 9:50 10:10 10:25 11:15 11:50 12:10 12:25 13:15 13:50 14:10 14:25 15:15 15:50 16:10 16:25 17:15 17:50 18:10 18:25 19:15 19:50 20:10 20:25 21:15 21:50 22:10 22:25 23:15 23:50 0:10 0:25
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du