Ermuan eta Eibarren egingo da pertsona guztien kultura arteko X. Topaketa, igandean

20.10.11
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Immigranteei laguntza emateko Euskadiko koordinadorak, Harresiak apurtuz izenkoak, pertsona guztien kultura arteko X. Topaketa ospatuko du datorren igandean Ermua eta Eibarren. Edizioaren leloa “Mundu bereko auzokideak’” da. Topaketak Ermua eta Eibarko Udalen, Bizkaiko eta Gizpukoako Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren, BBk erakundearen eta hainbat gizarte eragileren babesa eta laguntza jasoko du.

“Mundu bereko auzokideak” lemapean ehunka pertsona biltzea espero dira bi udalerrietako espazio publikoetan ‘eskubideetan berdintasuna aldarrikatuz’ Eibartik aterako eta Ermuan bukatuko den martxan. Ermuko San Pelaio parkean harrera egingo zaie erakunde sozialei eta manifestu bat irakurriko da, ondoren bazkari herrikoi bat egiteko. Jateko paella erraldoia prestatuko dela iragarri dute.

Jarduera honen bitartez, kultura artekotasuna eta bizikidetza sustatu nahi dira, eta horrekin batera, plataforma bat izan nahi da pertsona guztien eskubideak aldarrikatzeko eta gizartean bizi ditugun bidegabekeriak salatzeko.

Aurreko urteetan bezala, 2011 honetan ere antolatzaileek 1.200 pertsona inguru biltzea espero dute, hiru lurralde historikoetatik etorriak eta 20 nazionalitate baino gehiagotakoak; beraz, aukera paregabea da herritarrekin harremanetan egoteko. Aldi berean, baita pertsona guztiak protagonista diren mugimendu parte-hartzaile batean egoteko aukera ere.

Ez galdu ekitaldi aldarrikapen izaera izango duen ekitaldian parte hartzeko aukera, bildutako guztiek jai giroan konpartituko baitugu kultura ezberdinen arteko gunea.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan