‘Etxebizitzetako birgaitze lan jasangarrien programak” aztertzeko jardunaldi teknikoa

18.10.11
Hirigintza

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, ‘Etxebizitzetako birgaitze lan jasangarrien programak” aztertuko dituen jardunaldi teknikoa antolatu du. Jardunaldia gremioei eta etxebizitzen errehabilitazio lanetan diharduten eskualdeko profesionalei zuzenduta dago. Helburua eraikinetan birgaitze jasangarria sustatzea da. Jardunaldia Debegesaren egoitzan egingo da –Azitain industrialdean, 3 bis helbidean- urriaren 28ko ostiralean. Saioa bi ordutan garatuko da, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Izen-ematea doan da.

Hizlariak hiru izango dira: Ihobeko eta Debegesako ordezkari bana eta Ingurubide zentroko zuzendari Eider Uriarte. Lehenengoak gure erkidegoan etxebizitzak modu jasangarrian birgaitzeko dugun gida aurkeztuko du. Debegesakoak aldiz, eskualdeko birgaitze jasangarriaren programa izango du hizpide. Programa hori fitxetan jasotzen da eta horietan igogailuak, teilatuak, sukalde edo bainuak, berogailua edo leihoak jarri, birgaitu, erreformatu edo aldatzeari buruzko lanak modu jasangarrian egiteko aspektuak biltzen dira. Hizlariak ANFAPA erakundeak prestatu eta argitaratu duen monografia banatuko die bertaratutakoei.

Azkenik, Iraunaraztea lortzeko bitartekoen Ingurubide zentroko zuzendari Eider Uriartek zentroaren zein etxebizitzen birgaitze lanetan diharduten gremioentzako eta profesionalentzako zentroak dituen baliabideen aurkezpena egingo du, horretarako etxebizitzak eta lokalak birgaitzeko eraikuntzaren alorreko munduko 40 enpresa baino gehiagoren soluzio eta sistema jasangarrien erakusketa iraunkor batez baliatuz.

"Ostiralak Debegesan" ekimena, eskualdeko enpresei zuzendutako prestakuntza eskaintza zabala

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, 2011. urtean ere "Ostiralak Debegesan" ekimena jarri du abian, Debabarrena eskualdeko enpresei zuzenduta jardunaldi aukera zabala eskainiz. Garai zail hauetan, eskualdeko enpresak laguntzea du helburu ekimenak, ikasten jarrai ahal izateko espazio komunak sortuz eta interes handiko gaiak landuz, hala nola, berrikuntza, lidergoa, kudeaketa, eraginkortasun komertziala, marketina... eta abar…beti ere, profesional bikainen eskutik.

Jardunaldi hauek Valora programaren baitan daude eta Europar Gizarte Fondoak %50ean finantzatuta daude, Euskadi 2007-2013 programa operatiboaren bitartez. Valora ekimenaren asmoa Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan kudeaketari eta lan antolamenduari buruzko sentsibilizazioa, zabalkundea eta aholkularitza garatzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da