Almodovar eta Depardieuren lanak ikusgai, asteko zine eskaintzan

19.10.11
Ermua Antzokia

Aste honetako zineklubak komedia frantsesa proposatzen digu: Mammuth titulukoa. Zuzendaria Benoit Delepine eta Gustave de Kervern dira eta aktone nagusia Gerard Depardieu da. Mammuth atseden hartzeko eta jubilatzeko unea dela erabakitzen duenean, konponbide zaileko egoeran aurkituko du bere burua. Pentsioa kobratu ahal izateko bere lan-bizitza kaotikoaren ibilbidea egiaztatu beharko du. Hori horrela, agiri guztiak biltzeko xedez atsedenik gabeko bidaiari ekingo dio bere motorraren gainean. Mammuth ostegun iluntzean, zortzi eta erdietan pasako da jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.

Asteburuko filma garrantzitsuena Pedro Almodobarren azken lana da, La piel que habito titulukoa. Estreinakoz larunbat arratsaldean ikusi ahal izango dugu, zazpi eta erdietan. Parte hartzen duten aktoreak Antonio Banderas, Marisa Paredes eta Elena Anaya dira. Filmean zirujau plastiko baten istorioa kontatzen da, zeinak gizaki batean larruazal sintetikoa lortzeko esperimentuak egin nahi dituenak, erreak dituen emaztea sendatzeko. Almodovarren lanekin gertatzen denari jarraiki, batzuk lana goraipatu egiten duten bitartean, beste hainbat ez dio inolako balio artistikorik ikusten lan honi. Filma igandean eta astelehenean ere ikusteko aukera izanen dugu. Hain zuzen ere, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren eskaintza nagusia Seth Gordon zuzendariaren Cómo acabar con tu jefe komedia dibertigarria da. Lagun talde eslkartu eta mozkortu egiten da, gau horretan norbere nagusiarekin akatseko plana pentsatuz erabat mozkor daudela. Komedia erradikala da, luxuzko aktoreak dituena, esaterako, Kevin Space, Jeniffer Aniston, Colin Farrell eta Donald Sutherland. Cómo acabar con tu jefe larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Azkenik, igandean eta haurrentzako saioan Animal United proiektatuko da, 3Dimentsiotan. Animazioazko filma harrigarria da ekologismoaren aldarrikapena egiten duena. Filmak kontatzen du animaliek matxinada prestatzen dutela, gizakiek merkataritzaz gidaturik ura xahutzen dietelako kokoteraino baitaude.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean