‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

04.02.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko

Puño Dragón’ talde asturiarrak kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian datorren ostiralean arratsaldeko 20:30etan. Kontzertu honetarako sarrerak 12 €uro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur gunean, Kutxabanken webgunean eta bere kutxazainetan edo leihatilan emanaldia hasi arte. ‘Puño Dragón’ rock alternatiboko taldea da, 2021ean Rafa Tarsicio (Tigra ohia) eta Jano Díaz (Drugos) abeslariek eta gitarristek osatua. Handik gutxira Germán Mingote (Mingote) batu zen ahots eta gitarra, Manu Huertas (The Parrots) bateria eta Erik Iglesias (Destino 48) baxua.

Musika egiteko modu berezi eta propioa rock tradizionaletik elikatzen da, baina egungo estilora garamatzaten soinuak gehitzen ditu; elkarketa horrek gaur egungo estiloetara ekarriz, uztartze horrek beren esanetan ‘zaharrak baina modernoak’ izatera eraman dituelarik ‘underground' eszenaren barne. 2022aren amaieran kaleratu zuten lehen diskoa taldearen izen bera jarrita “Puño Dragón”, indarrez betetako 10 kantuz, eragin klasikoz eta, aldi berean, soinuan nortasun handiz osatua.

Gai aipagarrienetako bat “Carcaj” da, zeina Madrilgo Siroco aretoan aurkeztu eta estreinatu zen 2022ko urriaren 14an, oso harrera ona izanez, bai zuzenean, bai sare eta plataforma digital nagusietan. Bere lehen bideoklipa, “Carcaj” kantu berekoa, bere benetako musika estiloaren isla leiala da, eta rocka ulertzeko beste modua duen talde baten aurrean gaudela berresten digu.

Disko hau ‘Puño Dragón’en abiapuntu da, bere ikuspegi musikal bereizgarriaren lehen erakusgarri: zuzena, garratza eta ausarta, bere ibilbideen hasierako gailurra markatuko duena. Hainbat jaialditan arrakasta lortu ondoren, taldea Ermua Antzokira dator bere bigarren albuma aurkeztera, "Juegos Violentos" titulukoa.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira