‘Bularretik mintzora’ irakurketa kluba abian

19.10.11
Udal Liburutegia

Azken larunbatean Euskara eta Liburutegi udal zerbitzuek 3 urtetik 5ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzat antolatutako “Bularretik Mintzora” Irakurketa Kluba ekimenaren lehenengo saioa egin zen. Aurreko denboraldietan bezala, eta ekimenaren harrera ona dela eta, plaza guztiak berehala bete dira. Hala eta guztiz ere, interesdunek izena ematen jarrai dezakete, tokiren bat libre geratuz gero abisatuko baitzaie.

Hogei umek eta beren laguntzaileek Galtzagorri Elkarteko Miren Gillok gidatutako saioan parte hartu eta ongi pasatu zuten. Irakurketa kluba, “Bularretik Mintzora” kanpainaren barne txertatzen da. Jarduera doakoa da. Saioan hainbat liburu aurkeztu ziren eta horretaz haurrekin gozatzeko proposamenak, taldeka, adinka, etab. Bibliografia gomendatu zen, zeina udal liburutegian eskuragai dagoen. Gainera, irakurgaien testu-iruzkinak egin ziren eta adinaren eta gustuen arabera zer irakurri, zein liburu aukeratu eta abar…gomendatu zen.

Irakurketa Klub hau duela bi urte jarri zen martxan eta hiruhilabetekoan behin eskaintzen da. Hilean baten biltzen da, larunbatetan, goizeko 11:00etan, Lobianon, eta euskaraz da. Doakoa da, baina izena ematea nahitaezkoa da, plazak mugatuak dira eta. Irakurketa Klubeko hurrengo saioak, hurrenez hurren, azaroaren 26an eta abenduaren 17an izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den