Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa-klubetan izena emateko epea ireki du. Ekimen horren helburua irakurzaletasuna familia-ingurunean sustatzea, eta irakurzaletasuna, esperientzia partekatuen bidez. bizitzako lehen etapetatik hurbiltzea da.
Izenematea doakoa da eta plazak mugatuak dira. Izena urtarrilaren 28ra arte eman daiteke ondorengo agiriaren bidez: https://l1nk.dev/1bL2d. Izena emateak dauden plazak baino gehiago badira, zozketaz esleituko dira, Ermuan erroldatuta egon eta aurretik jarduera berean parte hartu ez dutenek lehentasuna izanik. Onartutakoen zerrenda urtarrilaren 29an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-oholean, eta posta elektronikoz ezagutaraziko zaie izena eman duten guztiei.
Plaza bat lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Saio batera joaten ez direnek plaza galduko dute, itxarote-zerrendan norbait egonez gero. Gainera, erreserba-zerrendara pasatuko dira izena ematen duten liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran, inskribatutako pertsonak eskainitako plazak baino gehiago badira.
‘Family Reading Time’ klubaren ezaugarriak
"Family Reading Time" irakurketa-klub hiru eleduna da, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, eta lehen haurtzaroari -2022tik 2025era bitartean jaiotako haurrei- zuzenduta dago. Haur horiek amarekin, aitarekin edo legezko tutorearekin joango dira, eta horiek ere jardueran parte hartuko dute.
Ekimen honen helburu nagusia da liburuaren mundua haurrei eta haien familiei hurbiltzea eta giro seguru eta inspiratzailea sortzea. Hitzen magiatik abiatuta, hizkuntza-jolasak proposatzen dira, ahots-jokoak, abestiak eta ipuin laburrak ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz.
Irakurketa testuaren ulermenetik harago doa, eta esperientzia emozional bihurtzen da, irudimena estimulatuz eta entzute aktiboa sustatuz. Narrazioaren bidez, haurrek hizkuntzaren melodia, erritmoa eta soinua deskubritzen dituzte, ahozko adierazpena, sormena eta hizkuntzekiko jakin-mina.
Aldi berean, klub honen helburua gurasoen eta seme-alaben arteko lotura afektiboa sendotzea da, irakurketaren bidez partekatzeko uneak eskainiz. Helduei beren haurrarekin une berezi bat bizitzeko aukera ematen die, taldean irakurketa-tarte laburrak partekatuz.
Horrela, irakurketarako, gozamenerako eta elkarreraginerako zaletasuna modu naturalean sustatzen da irakurketaren presentzia atseginean oinarrituta familien egunerokotasunean.
Guztira 3 saio izango dira, larunbatetan 11:00etatik 12:00etara, Liburutegiko hirugarren solairuan. Datak ondorengoak dira urtarrilaren 31, otsailaren 21a eta martxoaren 14a. Dinamizazioa Iraitz Lizarragak egingo du.
‘Entre libros’ klubaren ezaugarriak
"Entre libros" gaztelaniazko irakurketa-kluba da, 2017tik 2021era bitartean jaiotako haurrei zuzendua, eta amarekin, aitarekin edo tutorearekin parte hartzen dute. Elkarrekin parte-hartzeak familiak haurtzarotik irakurtzeko ohitura garatzeko duen funtsezko zeregina azpimarratzen du.
Saioetan, amak edo aitak ozen irakurtzen dute bere alaba edo semea, eta harekin partekatzen dute beren adinerako bereziki gomendatutako liburu-sorta bat. Saioa dinamizatzaileak egindako ipuin kontaketarekin hasten da. Dinamizatzailea, irakurketa sustatzen eta ipuinak kontatzen aditua da eta partehartzaileak haur literaturaren unibertsoan murgiltzen ditu. Ondoren, irakurketa partekatuko une intimo eta, aldi berean, taldekoa hasten da, lotura afektiboa eta liburuekiko gustua bultzatuz. Batzuetan, musika ere entzuten da, giro magikoa sortzeko.
Hasierako ipuinekin edo hautatutako liburuetan jorratutako gaiekin lotutako sormen-proposamen batekin amaitzen da jarduera. Proposamenetan marrazkia, haurrari gehien gustatu zaion ipuinaren ahozko narrazioa, abestiak, jolasak, eskulanak edo adingabeen eta haien familien irudimena, adierazpena eta parte-hartzea sustatzen duten beste dinamika batzuk sar daitezke.
Bai haurrentzat, bai haien familientzat, klub horiek egunerokotasunetik atera eta mundu magiko eta sortzaile batean sartzen dituen oasia dira.
Klub honek ere 3 saio izango, hileko larunbat batean, orduutegia 12:15etik 13:15era, Liburutegiko hirugarren solairuan. Aurrekoaren data berberak izango dira; urtarrilaren 31, otsailaren 21a eta martxoaren 14a. Dinamizatzailea bera, Iraitz Lizarraga.
Haur txikiak liburuetara hurbiltzeak hizkuntza ikasten eta garatzen laguntzeaz gain, irakurketa familian jolas, jakin-min eta gozamen partekatuko une bihurtzen du. Elkarrekin irakurtzeak lotura afektiboak indartzen ditu, irudimena pizten du eta lehen urteetatik arreta, kontzentrazioa eta adierazpen-gaitasuna sustatzen ditu.
Haurren eta familien irakurketa-klub horietan parte hartzea haurtzaroko bizitzan irakurketa ohitura bihurtzeko modu dibertigarri eta hezigarria da.
Lotutako albisteak
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz