Herritarrok: Eskerrik asko!

21.10.11
Erakundea

Udalbatzako bozemaileek ezohiko eta premiazko bilkura egin dute gaur goizean, ETAk bart arratsean biolentziari behin-betikoz uko egitea erabaki duela iragarri ondoren. Deialdiari erantzunez bilerara bildu dira PSE, PP,EAJ eta EB-B udal taldeetako bozemaileek. Aldiz Bildu taldekoa ez da agertu. Aipatu alderdietako bozemaileek testu bat adostu dute, zeina alkatetzako bando gisa kaleratuko den hemendik lasterrera, herriko etxebizitzetara banatuz.

Testuan herritarroi eskerrak ematen zaizkie “erabakigarriak izan da baitira, herritarren etengabeko mobilizazioan, halako basakeriaren aurrean ez baitira inoiz isildu, beraien ahots eta presentziaz ETAren amaiera exijituz”. Mezuaren sinatzaileen iritziz biolentziari behin-betiko uko egitearen erabakia “alde-bateko erabakia izan da, demokraziak ikuspegi etiko, politiko eta polizialetik irabazi diolako ETAri. Aldez aurreko exijentziarik gabe; terroristek ezin dutelako demokrazia menperatu”. Aurrerago, biktimak gogoratu eta aintzat hartzen dituzte, “Eta gaur ezin ditugu ahaztu guztion askatasuna defendatzearren ETAk hil dituen guztiak. Ermuan, beti egon gara, gaude eta egongo gara biktimen ondoan”. Testua biktima guztiei esker ona adieraziz eta beti gogoan izango ditugula adieraziz bukatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da