EgosPetits konpainiak 'Juan sin miedo' obraren musikala dakar Antzokira

21.10.11
Ermua Antzokia

EGOSpetits Kataluniako antzerki-konpainiak haurrentzako antzerki musikaldia ekarriko du bihar arratsaldean Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. EGOSpetits taldeak ‘Juan sin miedo’ tituluko obra dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 4 euro balio du eta, jada, erosgai dugu aldez aurretiko salmentan –internetez nahiz BBK erakundeko orotariko kutxazain sarearen bidez- edo ostera, emanaldia hasi artean takilan bertan. Antzezlan honek 55 minutu irauten du eta aproposa da haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Juanek ez daki zer den beldur izatea. Bere gelako munstroak etsita daude. Gauero saiatzen dira baina ez dute bera beldurtzea lortzen. Azkenean, sorgin bat kontratatzea erabakitzen dute lagundu diezaieten. Baina orduan gauzak okertu egiten dira, izan ere sorginak zotina izatera zigortzen du betirako. Jakina denez, ez dago susto on bat bezalakorik zotina kentzeko, baina Juan ez da ezeren beldur. Marta, bere lagun onena, abentura honetan berarekin batera abiatuko da. Juanek lortuko ote du beldurra zer den jakitea eta zotina kentzea?

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'