‘Calsa’ eta ‘Artatzen’ Enplegu tailerrei amaiera emateko ekitaldia

26.10.11
Ekonomi Sustapena

Toki Garapeneko alorrak amaiera emango die bi Enplegu Tailerrei datorren astean. Hain zuzen ere ‘Calsa makineria egokitu eta birgaitzekoari’ eta Artatzen: laguntza behar duten pertsonak asistentzia emateko langileak prestatzekoari’. Amaiera ekitaldia azaroaren 2ko asteazken eguerdian egingo da Izarran, Prestakuntza eta Enpresak Sustatzeko Zentroan. Bertan izango dira Landibek Durangon duen bulego zuzendari Armando Reyes eta Alkateorde eta Alorreko zinegotzi den Jose Luis Araujo. Horiekin batera bertan izango dira alorreko zuzendaria, Rosalia Herrera eta, tailerrok kudeatu dituzten teknikariak, Hector Izagirre eta Esther Herrera lankideak ere. Ekitaldi horretan prestakuntzan eta tailerretan parte hartu duten pertsonei diploma banatuko zaie. Ekitaldiari amaiera emateko zentroko instalazioak bisitatuko dira.

Enplegu tailer horiek Lanbideren (Enpleguaren Estatuko Sistema Publikoa-INEM zenaren), Europako Fondo Sozialaren eta gure udalaren diru-laguntza jaso dute. Urte beteko iraupena izan dutelarik. Tailerrotan parte hartu duten hogeita hamar pertsonek, ikasle-langileak izan dira, heziketa eta lana tartekatuko dituztelarik beraien trebakuntza profesionala igo eta hobetzeko xedez, lan merkaturatzeko erraztasun eta aukera gehiago xedez.

‘Calsa’ eta ‘Artatzen’ Enplegu tailerren ezaugarriak

‘Calsa’ enplegu tailerrean garrantzia berezia izan dute profesionalen garapenari eragingo dioten zenbait faktore, eta bereziki, merkatuan dagoen makineriaren garapen eta aniztasuna (lurrak mugitzekoak, ateratzekoak, zulatzekoak eta industriako hainbat lanetan laguntzekoak, besteak beste); lanak mekanizatzeko joera gero eta handiagoa eta, ondorioz, horien ezaugarriei etengabe egokitzeko beharra baitago. Nolanahi ere, horrelako ekipoekin jarduteko hainbat gaitasun profesional beharrezkoak dira eta, besteak beste, aipatu behar: doitasun eta trebetasuna, makinak zaindu, konprobatu eta prestatzeko erantzukizuna, eta abar…

Prestakuntza hau jaso dutenek lan merkaturatzeko izango dituzten aukerak ugariak dira, prestakuntzak zeharkako izaera baitu. Batetik, eraikuntzan (lurrak mugitzen) eta ekipo ezberdinekin lurrak ateratzen (hondeatzaile, lubakitzaile, topatzaile, motonibelagailu, etab…). Bestetik, industriaren alor laguntzaileetan, esaterako garraioan, eraikinen mantenu lanetan, txatarraz lan egiteko, itsas garraioan: portuetan egiten diren estibatze eta desestibatze lanetan, eta abar… Enplegu tailer honek makineria sektorean trebatzeko dagoen beharrari erantzun nahi izan dio, horretan ematen den azpikontratazioak trebakuntzaren balioa murrizten baitute. Eta bide batez, lehen mailako mantenu prebentiboak eskatzen duenera egokitzea.

‘Artatzen’ izeneko Enplegu tailerrean, laguntza behar duten pertsonak zaintzeko eginkizunetan trebatu dira parte hartzaileek. Eginkizun hori oso garrantzitsua da gizartearentzat eta enplegua iturri berrien artean dago, pertsonei eta Erkidegoari zuzendutako zerbitzuen eremuan. Taldeak metodologi berezia gauzatu du ikasleen trebetasun sozial eta pertsonalak indartzeko, lanean eraginkortasun handiagoa lortze aldera. Trebakuntza espezifikoaren eta norbanako edo taldeko jarraipen zorrotzaz, aurreko taldeetako ikasleen lan-munduratze tasa oso altua lortu izan da. Hori horrela, lana lortu duten %80tik, % 91,6 laguntza behar duten pertsonak asistitzen eta zaintzen dihardutelarik. Espezialitate honen azken helburua lan merkatuan gero eta gehiago eskatzen den profilari erantzuteko langile trebatuak prestatzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena