‘Leo Harlem y amigos’ ikuskizunaren bigarren emanaldia izango da Antzokian

28.10.11
Ermua Antzokia

Udal Kultura Sailak ‘Leo Harlem y amigos’ ikuskizunaren bigarren saio bat eskainiko du, azaroaren 11ko ostiralean bertan –San Martinen bezperan-, arratsaldeko zortzietan. Bigarren ikuskizun horretarako sarrerak jada, salgai daude BBK entitatearen orotariko kutxazainen bidez hasita baitago aldez aurreko salmenta. Kultura sailak Divertia Smile Company produktorarekin bigarren emanaldia hitzartu du, hasieran gaueko hamarrak eta laurdenetarako aurreikusita zegoen funtzio bakarrerako sarrera guztiak aitaren batean agortu ondoren. Laburbilduz, ordu erdiz barrezka lehertzen egoteko bigarren aukera bat izanen dugu.

Bere lagunek egindako broma bortitzaren ondorioz bere bizitza erabat aldatu zen, izan ere, gauetan lagunen arteko protagonista izatetik “El Club de la Comedia” txapelketako finalista izatera pasa zen. Geroztik lagunek “gauza guztien, denaren gidoilaria” dela esaten dute, bizitzako gauza txikiak islatzen baititu oso era errazean, harrigarrian eta imitaezinean. Leok bakarrizketalari peto petoa zela deskubritu zuen eta orain dela bi urtetik bere bakarrizketak idazten eta antzeztea da bere bizitzeko moduan ditu, emanaldiak Espainia osoan zehar emanez. Aurtengo bere tour edo jiran zehar 200 ikuskizun baino gehiago egingo ditu eta arrazoi horregatik oso komiko miretsia da bere lankideen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'