Azaroa zine programazio berriaz dator Antzokira
Ostegunean hasiko da azaroko zine programazio berria. Jada erosgai dago Lobianon nahiz Antzokiko takilan bertan hileko bonoa, 12 eurotan. Bonoarekin helduok zine komertzialeko nahiz zineklubeko saioetara sartu ahal izango gara euro batean.
Asteko programazioari hasiera emango dio Pina tituluko filma zoragarriak, zeina 3 dimentsiotan proiektatuko den. Win Wendersek zuzendutako dokumentala da, Pina Bausch dantzari eta koreografo alemaniarraren bizitza eta obrari errepasoa egiten dioena. Wendersen filma 3 dimentsiotan grabatuta dago eta kritika oso onak jaso ditu irudi oso ederrak baititu eta biografia kalitatez jaso izanagatik. Eta baita ere, 3Dimentsioen muga gainditu nahi izateagatik, akzio edo haurrentzako animazio filma izan gabe. Pina osteguneko zineklubean proiektatuko da, gaueko zortzi eta erdietan. Sarrerak 5 euro balioko du eta bonodunek gehigarri gisa euro bi gehiago ordaindu beharko dugu.
Zine komertziala larunbatean hasiko dugu, Terrence Malick zuzendutako El árbol de la vida tituluarekin. Sean Penn eta Brad Pitt protagonistak dira eta bizitzak duen zentzuaren inguruko paradoxa kontatzen du, aitak markaturiko diziplina zorrotza duen familia bateko seme zaharrenaren bidez. Filma igande gaueko hamarretan eta asteleheneko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango da.
Asteburuan ikusi ahal izango dugun beste proposamena Telmo Esnalen Urte Berri on Amona da. Komedia beltz ganberro eta barre-eragilea da. Joxemariren etxera amaginarreba bizitzera etorriko da alargun geratu eta gero. Etorrera horrek familia-kideen arteko gerra bati emango dio hasiera. Amonak baliabide ugari dituela erakutsiko dio Josemariri. Berak uste baino askoz gehiago. Filma euskaraz proiektatuko da erdarazko azpitituluekin, larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Azkenik, aste honetan haurrentzako proposatzen den filma Otra película de huevos y un pollo da. Animaziozko filma dibertigarria, non sorgin gaizto batek bahitutako oilasko aren istorioa kontatzen du. Oiloaren lagunek Mexikoko basamortuaren barrena hura askatzeko abentura arriskutsuari hasiera emango diote. Antzeko gaia eta arrautzak eta oilo protagonista izango dituen beste filma bat ere pasako da azaroar3en 6ko igande arratsaldeko 5etan.
Azaroan zehar zine komertzialean esaterako ondokoak ikusi ahal izango ditugu Juan Carlos Fresnadilloren terroreko ‘Intruders’ filma; Luis Tosarren azken ala, Mientras duermes, Steven Soderbergh zuzendariaren Contagio; Dulce Chaconek idatzitako eleberria oinarrituriko La voz dormida edo Four Lions eta Crazy stupid love tituluko komediak. Zineklubeal aldiz, Asier Altunaren Bertsolari, Rocky Horror Picture Show kultozko klasikoa edo Montxo Armendaritzen No tengnas miedo.
Argibide gehiagorako jo, Antzokiaren mikrositera.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu