Ur hornidura hiru orduz etengo da, kanalizazio berri egiteko

02.11.11
Abisuak eta matxurak

Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira gaur goizean –azaroaren 2an- hiru orduz, gutxi gorabehera. Denbora tarte hori erabiliko, ur edangarria hornitzeko sarearen elementu berria jartzeko. Zerbitzuak esleiturik duen Agbar enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, San Pelaioren amaieran ur-hodi berria jartzeko lanak egingo baititu. Ur etena goizeko bederatzietatik eguerdira bitartean egingo da. Sareari lotuko zaio dagoen hodia aldatu eta 200 DN diametroko berri eta zabalago bat jarriko baitute. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.

BM supermerkatua altxatzen dabilen enpresa kontratistak kanalizazio berria sartuko du DN 200 diametroko hodia jarriz. Etenak ondorengo kaleei eragingo die:

  • Zeharkale 27, 29, 31 eta 33.
  • San Pelaioko 54, 56 eta 58.
  • Urtia industrialde osoa.
  • Izarra eraikin zaharra eta berria. Aritzmendi pilotalekua eta Tesouro enpresa.
  • Areitio igoeran lomipower gainetik dauden eraikin guztiak: Monroe ohiko eraikina, Amaya Telleria, Zearreko buelta eta horren parean dauden eraikinak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du